Prebentzioko ordezkariak - Prestakuntza

Lan Agintaritzako dagokion Erregistroan Prebentzioko Ordezkarien Erregistroa egin ondoren, erregistratutako pertsonek Prebentzioko Ordezkarientzako oinarrizko mailako prestakuntza edo ikastaroa jaso ahal izango dute. Prestakuntza horrek bi zati ditu, eta Osalanek prestakuntza hori egiteko ziurtatutako zentroek ematen dute. Prestakuntzaren lehen zatia araudiari buruzkoa da, eta bigarren zatiak, berriz, ikuspegi teknikoagoa du.

Araudiari buruzko prestakuntza

  • Sindikaturen batean afiliatuta daudenek sindikatuarekin harremanetan jarri behar dute, prestakuntzaren lehen zatira, hau da, araudiari buruzkora, dei ditzaten, horixe baita sindikatuek ematen dutena. Ikastaroak 12 eskola-orduko iraupena du, eta beste 4 ordu eman behar dira prestakuntzan eta joan-etorrietan.
  • Sindikatuetan afiliatuta ez dauden edo sindikatu minoritarioetan afiliatuta dauden prebentzioko ordezkariek OSALAN erakundearekin harremanetan jarri behar dute,osalan.delegadosprevencion@euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez, zuzenean erakunde horrek kudeatu dezan prestakuntzaren lehen zati hori.

Prestakuntza teknikoa

Arauen zatia egin ondoren, eta bigarren zatia egiteko eskatu den ikastetxearen arabera, prestakuntza teknikoa egiten da. Ikastaroak 24 eskola-orduko iraupena du, eta 8 ordu eman behar dira prestakuntzan eta joan-etorrietan.

Arlo teknikoan prestakuntza emateko ziurtatutako zentroen zerrenda

Prestakuntza osoa osatu ondoren, prebentzioko ordezkari izateko egin den prestakuntza egiaztatzen duen ziurtagiria ematen da. Ziurtagiri horretan, egindako eskola-ordu guztiak agertzen dira.

Osalanek egindako prestakuntza-jarduerak

2022 Prebentzio zerbitzuetako langile teknikoentzako hirugarren tailerra: agente kimikoekiko esposizioa ebaluatzea
2022 Prebentzio zerbitzuetako langile teknikoentzako bigarren tailerra: enpresa-jardueren koordinazioa
2021 Robotika kolaboratiboa eta LAP jardunaldia
2021 Laneko Psikosoziologiari buruzko XI. Jardunaldiak: telelana, laneko arriskuen prebentzioaren erronka berriak
2021 Eraikuntzako jardunaldi teknikoa
2021 Langile autonomei zuzendutako informazio-hitzaldia: "Enpresa-jardueren koordinazioa"
2021 Jardunaldia: 4.0. Industrian LAParen esparru juridiko-arauemailea
2021 Langile autonomoei zuzendutako hitzaldia: Zer jakin behar duzu laneko arriskuen prebentzioari buruz? 
2020 Laneko Psikosoziologiari buruzko X. Jardunaldiak: "LAP sektore soziosanitarioko osasun psikosozialean"
2020 Osalanen X. Uda Ikastaroa: "Laneko arriskuen prebentzioa eta Covid 19"
2019 Genero-ikuspegia LAPan eta ergonomiari buruzko tailerra
2019 Loaren nahasmenduak eta lanari buruzko tailerra
2019 Lanera itzultzea absentzia luze baten ondorengoari buruzko tailerra
2018 Osalanen IX. Udako Ikastaroa "Zahartzea eta laneko arriskuen prebentzioa"
2018 Osalanen Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Kongresua
2017 Osalanen Laneko Psikosoziologiari buruzko VIII. Jardunaldiak
2017 Jardunaldia: Lan-arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatzea
2017 Tailerra: Adina eta lana
2016 Itsas eta Arrantza Sektoreko LAPari buruzko II. Jardunaldia
2016 Segurbide proiektua aurkezteko jardunaldia: "Laneko Bide Segurtasuna"
2016 Laneko Psikosoziologiari buruzko VII. Jardunaldia
2016 Tailerra: Erakundeetan pertsonen adinaren eta gaitasunen prebentziozko kudeaketa
2016 Eraikuntzaren sektoreko Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko II. Kongresua
2016 Jardunaldia: "LAParen erronkak: teknologia, prozesu eta produktu berrietatik eratorritako arrisku-faktore berriak"
2016 Jardunaldia: Segurtasuna eta osasuna, lehen sektorearen berezko ezaugarri, benetako agertoki eta etorkizuneko erronka
2016 Tailerra: "azpikontratazioa eta koordinazioa industria-sektorean"
2016 Jardunaldia: Lantokietan osasuna prebenitu, babestu eta sustatzea. Laneko wellness-erantz
2016 Tailerra: Haurdunaldia eta lana
2016 Jardunaldia: LAP kultura sustatzea hezkuntzaren eremuan
2016 Makineriari buruzko tailerra: araudia eta laneko segurtasuna
2016 Tailerra: Lunbalgia zaintzea lan-eremuan
2015 Osalanen Laneko Psikosoziologiari buruzko VI. Jardunaldiak
2015 Genero-ikuspegiarekin LAPari buruzko jardunaldia
2015 Jardunaldia: "Laneko arriskuen prebentzioa basogintzan"
2015 Jardunaldi teknikoa: "Laneko arriskuen prebentzioa espazio konfinatuetako lanetan"
2015 Jardunaldi teknikoa: "Laneko arriskuen prebentzioa kultura- eta jolas-jardueretan"
2014 Jardunaldia teknikoa: 'Adinekoak lanean: arazoak eta ekimenak' 
2014 Enpresetan adikzioak prebenitzeko gida aurkezteko jardunaldia
2014 Eraikuntza-lan handietako segurtasunari buruzko esperientzia praktikoei buruzko jardunaldia
2014 Zaragozako ORP 2014 - XII. LAP Nazioarteko Biltzarra
2014 Jardunaldia: Lan-arriskuen prebentzioa jabekideen erkidegoek sustatutako obretan
2014 Prebentzio-ordezkarientzat laneko arriskuen prebentzioari buruzko oinarrizko ikastaro berria aurkezteko jardunaldia
2013 UGT-Euskadiko Lan Osasuneko Jardunaldia: prebentzio-antolaketa enpresetan
2013 ADEGIren Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Gipuzkoako V. Foroa, 3. sesioa
2013 Osalanek antolatutako laneko psikosoziologiari buruzko IV. Jardunaldiak: Laneko estresa eta bere prebentzioa
2013 SEAk (Arabako Enpresaburuen Sindikatuak) antolatutako jardunaldia: "Nola heldu amiantoaren eraginpean egotearen arriskuari eta lanbide-gaixotasunak saihesteari?"
2013 Jardunaldi Teknikoa: arloz arloko kanpainak EAEn. Elkarrekin lanean arriskurik gabe lan egiteko
2013 Eraikuntzaren sektoreko laneko bide-segurtasunari buruzko jardunaldiaren hitzaldia: "Trafikoko lan-istripuak Euskadin 2007-2011"
2012 Laneko jazarpenari buruzko nazioarteko I. Jardunaldiak eta Osalanen Laneko Psikosoziologiari buruzko III. Jardunaldia
2012 Jardunaldia: Eraikuntza-gida teknikoaren eguneratzea 
2012 Osalanek amiantoaren ondoriozko kalteengatiko konpentsazio-funtsei buruz eskainitako lan-gosaria
2012 EAEko amiantoari buruzko Osalanen txostena aurkezteko jardunaldia
2011 Osalanen arrisku psikosozialei eta lanaren antolaketari buruzko II. Jardunaldiak
2011 XIX World Congress on Safety and Health at Work biltzarra. Osalaneko zuzendari nagusiaren hitzaldia. 2011ko Turkia
2011 Jardunaldia: Lanari egotz dakiokeen gaixotasun zama eta dagokion osasun kostua Euskadin
2010 Laneko Psikosoziologiari buruzko Lehenengo Jardunaldiak
2010 Prevención de riesgos laborales. Granada
2010 Eraikuntzaren sektoreko Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko I. Kongresua