XIX World Congress on Safety and Health at Work biltzarrean. Osalaneko zuzendari nagusiaren hitzaldia. 2011ko Turkia

Pilar Collantes, Osalaneko zuzendari nagusiaren irudia

Osalaneko zuzendari nagusia txostengile izan da AISS Gizarte Segurantzaren Nazioarteko Elkarteak 2011ko irailaren 11tik 15era Istanbulen (Turkia) antolatutako XIX WORLD CONGRESS ON SAFETY AND HEALTH AT WORK biltzarrean.

Erakunde gisa, Osalan bakarrik gonbidatu zuten, Estatuko autonomia erkidegoetako laneko osasun eta segurtasunerako erakundeen artetik, biltzar garrantzitsu horretan Eusko Jaurlaritzaren Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren inguruko 2011-2014rako Estrategia aurkeztera. Zuzendariaren txostenak "Euskadiko enpresa txikietako eta ertainetako laneko osasun eta segurtasun politikak", gazteleraz, (zip 4,50 Mb) izan zituen oinarri.