'Enpresa-jardueren koordinazioa' langile autonomei zuzendutako informazio-hitzaldiaren txostenak, argazkiak, bideoak eta laburpena eskuragarri

Langile autonomei zuzendutako informazio-hitzaldia: enpresa-jardueren koordinazioa

2021eko ekainaren 3, osteguna

 

Langile autonomoei zuzendua, arriskuen prebentzioari buruzko bigarren informazio-hitzaldia, EAEko langile autonomoen elkarte nagusiekin (ABAT, UPTA eta AVA– ATA) lankidetzan abiarazia. Ekintza hau Osalanek bultzatutako prestakuntza-ekintza batzuen barruan sartzen da. Ekintza horien helburua prebentzio-kultura langile autonomoei zabaltzea da, langile autonomoek jakin dezaten zein izan behar diren lan-baldintza seguruenak eta osasungarrienak, kolektibo horren osasuna hobetzeko.

Enpresa-jardueren koordinazioa langile autonomoen betebeharra da, lantoki batean beste enpresa batzuetako langileekin edo beste langile autonomo batzuekin aritzen direnean. Hitzaldi honetan, arau- eta lege-alderdiak landu dira, bai eta alderdi praktikoagoak ere, langile autonomoek jakin dezaten zer dakarren koordinazio horrek eta nola egin ahal izango duten. Halaber, akatsen eta/edo derrigorrezko koordinaziorik ezaren balizko ondorioak azpimarratu dira benetako adibideak erabiliz.

 Langile autonomei zuzendutako informazio-hitzaldia

Osteguna, 2021eko ekainaren 3an

Enpresa-jardueren koordinazioa.Langile autonomei zuzendutako informazio-hitzaldia (PDF, 2 MB)

Isaac Ayarza García. Osalaneko LAP tenikaria