"Promoción de la cultura PRL en el ámbito educativo" jardunaldiko laburpena, hitzaldiak, argazkiak eta bideoak
Data eta ordutegia: Maiatzaren 13a, ostirala, 8:30etik 14:00etara.
Pasa den ostiralean, 2016ko maiatzaren 13a, 2016. urtean Osalanek egindako tallerrekin eta prestakuntza jardunaldiekin jarraituz, “Laneko arriskuen prebentzioaren kultura sustatzea hezkuntza eremuan” izeneko taillerra antolatu zen Bilbon, Itsas Museoan. Hezkuntza arloan laneko arriskuen prebentzioaren kultura sustatzeko helburua duten enpresaburu, zuzendari, prebentzioko profesional, prebentzioko ordezkari, hautatutako langile teknikari eta, bereziki, irakasleei eta ikasleei zegoen bideratua, eta, era berean laneko arriskuen prebentzioan interesatuta dauden pertsona eta erakunde guztiei ere.
Bere helburu nagusiak honako hauek izan ziren:
- Hezkuntza-maila desberdinetako ikasketan laneko arriskuen prebentzioaren egungo egoera ezagutzea (unibertsitatean eta lanbide heziketan, besteak beste)
- Osalanek eta laneko arriskuen prebentzioarekin zer ikusia duten beste erakunde eta elkarte batzuek laneko arriskuen prebentzioaren kultura sustatzeko egindako ekintzak jakinaraztea.