XXI. mendeko enpresa eta gizarte eredu berria: laneko arriskuen prebentziorako erronka

Udako XV. Ikastaroa

XXI. mendeko enpresa eta gizarte eredu berria: laneko arriskuen prebentziorako erronka

Azalpena

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen 2024ko XIV. Uda Ikastaroan egindako planteamenduarekin jarraituz, aurten 2021-2026 Lan Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren 4. puntuaren garrantzia nabarmendu nahi da. Puntu honen arabera, lan ingurune seguru eta osasungarrian bizitza osasuntsua lortzeko jardun behar dute gizarteak eta enpresek, eta gainera, lan arriskuko faktore berriei aurre egiteko prestatuta egon behar du ingurune horrek, agertoki eta lan baldintza berriak egokitu ahala.

XX. mendean eta XXI. mendearen hasieran, aldaketa nabarmenak gertatu dira globalizatuagoa den eta ekoizpen eskakizunak handitu zaizkion ekonomian: merkatuak hiperlehiakorrak dira; enpresa eredu berriak agertzen ari dira, eta lanpostu eredu berriak ere bai ondorioz; aldaketaren abiadura biziagotu egin da; lanaren kontzeptua birdefinitzen ari da; eta lidergoaren eginkizuna aldatzen ari da, langilearenarekin batera. Informazioaren eta ezagutzaren hegemonia da nagusi.

Adimen artifiziala funtsezkoa da; eta ez bakarrik enpresen ekoizpenean, baita pertsonen kudeaketan ere. Beraz, langileen osasuna babesten dela bermatzeko, adimen artifizialaren alderdi etikoak zaintzea oinarrizkoa da.

Testuinguru horretan, enplegatuaren kontzeptuak ñabardura berria du. Edozein langilek hainbat erronkari egin beharko dio aurre: komunikazio sare oso dinamikoak ezarri beharko ditu, enpresaren beharrei azkar erantzun beharko baitio, adimen emozionala, alfabetatze digitala eta komunikazio esparruko aldaketetara egokitzeko gaitasuna nabarmenduz. Baina enpresak langilea lehenetsi beharko du, zaindu, atxiki eta sustatu behar den bitarteko gisa.

Lan arriskuen prebentzioaren arlora ekarrita, horrek guztiak diziplina anitzeko erantzunak eskatzen dituzten erronka berriak irekitzen ditu.

Uda Ikastaro honen helburua da enpresaren paradigma aldaketak dakartzan arriskuak eta langileen osasuna babestean dituzten ondorioak ezagutaraztea.

Helburuak

Zein enpresa eredu berrirantz goazen azaltzea, zein lan arrisku berri agertzen diren eta zein diren arrisku horien adierazpen nabarmenenak: adibidez, crowdsourcing delakoa (online egindako eskulan trukearen bidez antolatutako lan ordaindua). Gainera, hainbat alderdi balioztatu eta ebaluatu behar dira, hala nola langileen konektibitateari mugak ezartzea, baita enpresak langilea gehiegi zaintzeko aukerari ere, eta enplegatuaren autonomia murriztea.

Pertsonen kudeaketan paradigma berriak egoteak lan arriskuen prebentzioan dituen ondorioak aintzat hartzea. Lana nahiz langileen zeregina birdefinitzen ari da, hauek pentsatzeko eta sentitzeko duten gaitasunera joz, eta giza baliabideen kudeaketan erabiltzen den adimen artifizialaren alderdi etikoaren inguruan pentsaraziz.

Enpresa eredua aldatzeaz gain, langile edo lan egiteko moduan dauden belaunaldi gazteenek lan filosofia berria ote daukaten aztertzea. Enpresaren munduan, aniztasuna eta genero perspektiba aintzat hartzea funtsezkotzat jotzen dute belaunaldi gazteenek. Hori dela eta, gure buruari galdetzea ea arrisku psikosozial berriak hautemateko baliozkoak ote diren arrisku psikosozial tradizionalak ebaluatzeko metodoen edukiak.

Langileen osasun babesaren ikuspegi orokorra izatea, arrisku fisikoen babesean ez ezik, langileen osasun mentalaren babesean ere oinarrituta. Langileen buru osasunari dagokionez, enpresari zein betebehar dagokion ikustea.

Egungo legediak prebentzio erronka berriei erantzuten ote dien hausnartzea, eta enpresen prebentzio moduak erronka berri horiei erantzuteko gai ote diren.

Hitzaldiak

Osteguna, 2025eko ekainaren 26a, Donostiako Miramar Jauregia

Ostirala, 2025eko ekainaren 27a, Donostiako Miramar Jauregia

Argazkiak

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
UPV - Universidad del País Vasco
Ekitaldi-mota:
Uda ikastaroak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Hasiera ordua: 9:00
Amaiera ordua: 13:30
Miramar Jauregia
Miraconcha, 48
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Prezioa:
25 € -tik
Izen-emate epea:
2025/06/18 - 2025/06/25
Jarraibideak:

Matrikulatu

Tag-ak