Autonomoak - Prestakuntza

Osalanek proiektu berria bultzatu du langile autonomoen artean prebentzio-kultura indartzeko. Helburu nagusia lan-baldintza seguru eta osasungarrien inguruko ezagutzan sakontzea da, eta, horren bidez, kolektibo horren osasuna hobetzea.

Ekimenak euskal autonomoen elkarte nagusien lankidetza estrategikoa du: ABAT, UPTA eta AVA–ATA.

Lehen fasean, lankideei aholkularitza emateko ardura duten pertsonei lan-arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza eta informazioa emango zaie. Ondoren, erakunde horiek beraiek hedatuko dute prebentzio-kultura hori beste sektore-elkarte batzuetara (merkataritza, ostalaritza, etab.) eta tamaina txikiagoko taldeetara.

Helburua

Prebentzioaren kultura zabaltzea autonomoen artean.

Irismena

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) autonomo guztiak.

Metodologia

  • Laneko arriskuen prebentzioaren arloko kultura zabaltzea. (LAP).
  • Laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioa.
  • Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza.

Prestakuntza-jarduerak orrokorrak

Berariazko prestakuntza-jarduerak

2023 Hitzaldia: "Tu vida sin vuelcos"
2022 Prebentzio zerbitzuetako langile teknikoentzako bigarren tailerra: enpresa-jardueren koordinazioa
2018 Jardunaldia: Arrisku kimikoa metodo kualitatiboekin ebaluatzeko jardunaldia; ETE batean aplikatzeko adibidea
2017 Tailerra: Gidatze profesionala eta lana
2016 Jardunaldia: Segurtasuna eta osasuna, lehen sektorearen berezko ezaugarri, benetako agertoki eta etorkizuneko erronka
2016 Tailerra: "azpikontratazioa eta koordinazioa industria-sektorean"
2016 Aurkezteko jardunladia: Salgaiak errepidez garraitzeko LAParen jardunbide egokien eskulibura
2016 LAPari buruzko jardunaldia ostalaritzako eta merkataritzako langile autonomoentzat. Gidak aurkeztea eta UPTArekin hitzarmena sinatzea
2015 Jardunaldia: "Laneko arriskuen prebentzioa basogintzan"
2014 Eraikuntza-lan handietako segurtasunari buruzko esperientzia praktikoei buruzko jardunaldia
2014 Zaragozako ORP 2014 - XII. LAP Nazioarteko Biltzarra
2014 Jardunaldi teknikoa: "Makina berriak eta erabiliak erostea"
2014 Jardunaldia: Lan-arriskuen prebentzioa jabekideen erkidegoek sustatutako obretan