2026eko langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroa
Kolektiboa jakin dezan lan-baldintza seguru eta osasungarrien inguruan
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Osalan-Laneko Osasunerako Euskal Erakundeak, bere sorrera-legean ezarrita dagoen bezala, Euskadiko gizartearen eta haren kolektiboen prebentzio-kultura hobetzea du bere aginduen artean, eta, besteak beste, hainbat arrazoi direla medio, laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza jasotzeko aukera zailena dutenak nabarmentzen dira.
Testuinguru horretan, Osalanek langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroa antolatu du. Osalanek garatutako ikastaro hau Euskal Autonomia Erkidegoko langile autonomoen laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzea helburu duen lan-ildoaren barruan dago. Prestakuntza-bultzada horren helburua da kolektiboak jakin dezan zein lan-baldintza izan behar dituzten seguruenak eta osasungarrienak lanari aurre egiteko, beren kideen segurtasuna eta osasuna hobetu ahal izateko azken helburuarekin.
Ikastaroa Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen eskura dago Osalanen webgunearen bidez. Modulu orokor bat dauka (edozein langile autonomorentzat), prestakuntzako 7 ordukoa, eta berariazko modulu bat, lan-sektorearen arabera (eraikuntza, industria, merkataritza eta garraioa), prestakuntzako 8 ordukoa.
Lehenengo edizioa 2026:
- Kurtso hasiera: 2026ko otsailak 2, astelehena
- Izen-ematearen itxiera data: osteguna, 2026ko urtarrilak 29
- Ikasturte amaiera: 2026ko martxoak 31
Bigarren edizioa 2026:
- Ikasturte hasiera: astelehena 30 martxoa 2026
- Izen-ematearen itxiera data: osteguna, 2026ko martxoak 26
- Ikasturte amaiera: 2026ko maiatzak 31
Hirugarren edizioa 2026:
- Ikastaroaren hasiera: astelehena, 2026ko ekainak 1
- Izen-ematearen itxiera data: osteguna, 2026ko maiatzak 28
- Ikasturte amaiera: 2026ko uztailaren 31
Laugarren edizioa 2026:
- Kurtso hasiera: astelehena, 2026ko urriak 5
- Izen-ematearen itxiera data: osteguna, 2026ko urriak 1
- Ikasturte amaiera: 2026ko azaroak 30
Bosgarren edizioa 2026:
- Kurtso hasiera: astelehena, 2026ko abenduak 7
- Izen-ematearen itxiera data: osteguna, 2026ko abenduak 3
- Ikasturte amaiera: 2027ko urtarrilak 31
Ezaugarriak:
- Moodle plataforma
- Eduki elkarreragileak
- Ikasturte osoan zehar gida/aurkezle gisa erabiltzen diren avatareak
- Laburpenak eta ariketak
- PDF deskargagarriak eduki guztiarekin
- Terminoen glosarioa
- Esteka interesgarriak
- Bideoak
- Araudia
- Ezagutzen ebaluazioa
- Autodeskargatzeko ziurtagiria, ikasturtea amaitu eta azterketa gaindituz gero
- Prestakuntzaren gogobetetzeari buruzko inkesta
Ikastaroak:
- Modulu orokorra
- Oinarrizko kontzeptuak laneko arriskuen prebentzioan
- 31/1995 Legea Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa
- 171/Errege Dekretua Enpresa Jardueren Koordinazioa
- 39/1997 Errege Dekretua Enpresa Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua
- Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutuak
- Laneko Arriskuen Prebentzioko prebentrio-espezialitateak
- Lidergo prebentiboa. Laneko segurtasunaren eta osasunaren kultura
- Lortutako ezagutzaren ebaluazioa
- Modulu espezifikoak. Sektoreak: eraikuntza, industria, garraioa, merkataritza
- Sektoreko arriskuak eta prebentzio-neurriak
- Sektoreko gaixotasuna-profesionalak
- Larrialdietako eta ebakuazioko jarduketa, orrokorean
- Larrialdietako eta ebakuazioko jarduketa, sektorearenak
- Lehen sorospenak
- Sektoreari aplikatzako araudia
- Sektorearen azterketa
Matrikulazioa:
Prezioa: dohanik
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Gaztelania Euskara
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Iraupena (orduetan):
- 15
Izen-ematea
- Prezioa:
- Dohan
- Izen-emate epea:
- 2026/01/13 - 2026/12/03
- Jarraibideak:
