Amiantoa - Prestakuntza
Amiantoarekin lan egiteko beharrezko prestakuntza
Amiantoa duten materialekin lan egiten duten enpresen kualifikazioari buruzko UNE 171370-1 arauaren arabera, prestakuntza hau izango da:
- Aurretiko prestakuntza: lehen esku-hartzearen aurretik eta amiantoaren eraginpean jarri aurretik jasotako prestakuntzari egiten dio erreferentzia.
- Lehen birziklapeneko prestakuntza: aurretiko prestakuntzaren balio-aldiaren amaieran egindakoa (gehienez ere, aurretiko prestakuntza jaso eta 6 hilabetera).
- Aldizkako prestakuntza: urtekoa edo lan-prozeduran aldaketaren bat gertatzen bada.
- Birziklatzeko prestakuntza: azken aldian amiantoarekin lan egin zenetik urtebete baino gehiago igarotzen denean egin beharreko ekintza.
Ondorengo taulan, amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duen langile batek jaso beharreko prestakuntza-moten gutxieneko iraupenaren kalkulua agertzen da, haren erantzukizun-maila kontuan hartuta:
Aurretiko prestakuntza | Lehen birziklapeneko prestakuntza | Aldizkako prestkuntza | Birziklatzeko prestakuntza | |
---|---|---|---|---|
Teknikariak | 20 ordu | 6 ordu | 6 ordu | 20 ordu |
Ikuskatzaileak | 20 ordu | 6 ordu | 6 ordu | 20 ordu |
Langileak | 20 ordu | 6 ordu | 6 ordu | 20 ordu |
Ikuskatzaileek 35 ordu, 25 ordu teoriko eta 10 ordu praktikoko ikastaro presentziala egin behar dute, amiantoaren lokalizazioari eta diagnostikoari buruzko UNE 171370-2 arauaren H eranskinean "ikustzaileak akreditatzeko prestakuntza-edukia" ezarritakoaren arabera.