Osasuna irabazi nahi duzu lanean?
BIEMH 2024 ospatzeko, eta WORKinn Talent Hub esparruan, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak helburu du laneko arriskuen prebentzioaren inguruan dituzun ezagutzak indartzea.
EZAGUTU ZURE ESKUBIDEAK
EZ AHAZTU ZURE BETEBEHARRAK
Prebentzioak 5 "zutabe" garrantzitsu ditu:
- Psikosoziologia
- Higienea
- Ergonomia
- Laneko medikuntza
- Segurtasuna
LANGILEEN OSASUNA ETA HAIEN BABESA
Pertsonen osasuna ez da afekzio edo gaixotasun falta soilik, osasuntsu egotea ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera batez gozatzea da.
Laneko arriskuen prebentzioa funtsezkoa da langileei beren lanean osasunaren babesa bermatu ahal izateko eta ondoren, zalantzarik gabe, beren gizarte- eta familia-bizitzan eragina izango duen ongizate fisiko eta mental izateko.
Horrelako ideiek ulertzen laguntzen digute zergatik den osasuna babesteko eskubidea Espainiako Konstituzioaren 43.1 artikuluan jasotako konstituzio-eskubidea.