Osalanen Laneko Psikosoziologiari buruzko XIII. Jardunaldiko hitzaldiak, argazkiak eta bideoak: ziberjazarpena lan-eremuan

Aurten, Laneko Psikosoziologiari buruzko XIII. Jardunaldien leloa "Ziberjazarpena lan-eremuan" izan da, gai guztiz berria, sortzen ari den arrisku psikosozialari begira.

Parte-hartzaileak agurtu eta ongietorria eman ondoren, Elena Pérez Barredok, Eusko Jaurlaritzako Laneko sailburuordeak, jardunaldien sarrera labur bat egin du, gure erkidegoko enpresetan indarkeria-mota desberdinak arrisku psikosozial gisa jorratzearen garrantzia azpimarratuz.

Lehen mahaian, Inés Alvarez Osalaneko zuzendariorde teknikoak moderatu du, eta aditu-talde batek parte hartu du (Cristina Molina, Mª Teresa Igartua, Mercedes Barea, Fernando Vicente eta Sarah Copsy). Aditu horiek, hainbat ikuspegitatik, gure enpresetan esku hartzeko beharra azaldu dute, Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak (IKT) bitarteko gisa erabiltzen dituen indarkeria-mota horren aurrean.

Aurkezpen bikaina erabili du  Cristobal Molinak hizpide izan dugun gaian sartzeko, lan-inguruneko ziberjazarpena kontzeptualizatuz, beste jazarpen mota batzuetatik bereizten duten ezaugarri espezifikoak zehaztuz, eta, gainera, azken urteotan izan diren hainbat adibide eta epai azalduz.

Esparru teorikoak dituen berezitasunak definitu ondoren, Mª Teresa Igartuak ziberjazarpenak negoziazio kolektiboan duen garrantziari buruzko azalpena egin du, jarduteko eskaera espezifikoa eta zorrotzagoa eginez.

Mercedes Bareak, ikuspegi prebentiboagoa erabiliz, laneko ziberjazarpenari aurre egiteko tresnak daudela azaldu du, faktore orokor eta espezifiko batzuk identifikatuz. Faktore horien gainean prebentzioz jardun behar dugula adierazi du, eta horiek ezabatzeko edo murrizteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak ebaluatu eta hartu beharko ditugula.

Fernando Vicentek, aurkezpenean, indarkeria digitalaren eta ziberjazarpenaren aurkako prebentzio- eta esku-hartze protokolo espezifikoez jardun du, protokolo horien edukia justifikatuz eta proposatuz.

Eta, azkenik, Sarah Copsy-k aukeratutako gaiari buruzko ikuspegi europarra eman digu, baita enpresei aurre egiteari buruzkoa ere.

Atsedenaldi labur baten ondoren, bigarren mahai batean, Edurne Elorza Osalan arrisku psikosozialen taldeko prebentzio-teknikariak moderatuta, erakundeek gauzatutako proiektuak aurkeztu dira.

Sandra Payok, Osalaneko psikosoziologia-taldeko prebentzio-teknikariak, labur azaldu ditu 2023an egindako maparen ondorioak. Horien artean, nabarmentzekoa da prebentzio-zerbitzuek oso kasu gutxi ezagutzen dutela jardunaldi honetako eztabaidari buruz. Bestalde, eta ikuspegi juristago batekin, Manuel Velazquez Lan Ikuskaritzak LANEren 190 hitzarmena azaldu du, laneko indarkeriari buruz egindako ekintzen datuak emanez, eta bat etorri da, halaber, ziberjazarpenean esku hartu duten kasuen urritasunarekin.

Ondoren, hirugarren mahai bati ekin zaio. Horri jardunbide egokien txokoa deitu diogu, Nerea Ruiz Osalaneko psikosoziologiako taldeko prebentzio-teknikariak moderatuta. Bertan, gure erkidegoko enpresetakoren batean izan diren proiektu/esperientzia praktikoak azaldu dira.

El Corte Ingles Taldeko Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko prebentzio-teknikari Pablo Romerok bere zentroetako batean indarkeria digitaleko bi kasutan egindako esku-hartzearen inguruan arrakastaz egindako lana azaldu du. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Prebentzio Zerbitzuko prebentzio-teknikari Ane Urdangarinek esku hartu duten bi kasutan egindako lanketa aurkeztu du.

Eta, azkenik, laugarren mahai bat, Osalaneko psikosoziologiako taldeko prebentzio-teknikaria den Maite Gomezek moderatua, non, jardunaldi hauetan ohikoa den bezala, gizarte-eragileek parte hartu duten – Amaia López (Confebask), Inko Iriarte (LAB), Alfonso Rios (CCOO) eta Juan Carlos Cárdenas (UGT) –.

Mahai-inguru batean, hizpide dugun gaiari buruzko eztabaida sortu da, esperientziak, ikuspuntuak eta hobetu beharreko alderdiak emanez.

Jardunaldiari amaiera emateko, Lourdes Iscar Reina Osalaneko zuzendari nagusiak egin du agurra.

 

2023ko azaroak 23, Euskalduna Jauregia

1. Mahaia. Testuinguruan kokatzea

Ziberjazarpena lanean arrisku psikosozial gisa: zer den eta nola tratatzen den esperientzia judizialean (gaztelaniaz) (pdf, gaztelaniaz, 2,5 MB)

Cristobal Molina, LARPSICOko zuzendari akademikoa.

Laneko ziberjazarpena negoziazio kolektiboan (pdf, gaztelaniaz, 659 KB)

Mª Teresa Igartua, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna. Sevillako Unibertsitatea.

Laneko ziberjazarpena lantzeko tresnak. Arrisku-faktoreak eta prebentzio-mekanismoak (pdf, gaztelaniaz, 964 KB)

Mercedes Barea, Affor Health Arlo Juridikoko koordinatzailea.

Indarkeria digitala eta laneko ziberjazarpena prebenitzeko kudeaketa-politikak: esperientziak eta proposamen praktikoak (pdf, gaztelaniaz, 3,87 MB)

Fernando Vicente, Lanaren Zuzenbide eta G.S.ko irakaslea. Zientzia Juridiko eta Ekonomikoen Saila. Castelló de la Plana.

Enpresei aurre egiteko Europako ikuspegia (pdf, gaztelaniaz, 1,53 MB)

Sarah Copsey, Prebentzio eta Ikerketa Unitatea. Laneko Osasun eta Osasunerako Europako Agentzia (EU-OSHA).

2. Mahaia. Proiektuak eta kanpainak

Lan ikuskapena ziberjazarpenaren aurrean (pdf, gaztelaniaz, 253 KB)

Manuel Velázquez, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzako Nazioz Gaindiko Laneko Unitateko burua.

Laneko indarkeria: ziberjazarpena (pdf, 486 KB)

Sandra Payo, Osalaneko LAPeko teknikaria.

3. Mahaia. Jardunbiden egokien txokoa

Giza baliabideak (pdf, gaztelaniaz, 639 KB)

Pablo Romero, SPM Corte ingeleseko LAP teknikaria.

Ziberjazarpena lan-eremuan (pdf, gaztelaniaz, 246 KB)

Ane Urdangarín. Eusko Jaurlaritzako Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikaria.