Genero-ikuspegia LAPan eta ergonomiari buruzko tailergo laburpena, hitzaldiak, argazkiak eta bideoak
Tailerra 2019ko azaroaren 27an Bilboko Bidebarrieta Liburutegian izan zen
Azaroaren 27an, Bilboko Bidebarrieta liburutegian, egin zen “Genero-ikuspegia laneko arriskuen prebentzioan eta ergonomian” (Generoa laneko arriskuen prebentzioan txertatzeko bitartekoak, eta Ergonomiara gerturatu genero-ikuspegia aintzat hartuta) izeneko XI. prestakuntza tailerra. Prebentzio zerbitzuetako pertsonal sanitarioentzat zen tailer hori. 174 pertsona inguruk parte hartu zuten tailerrean, denak prebentzioa, laneko medikuntza, pertsonen kudeaketa eta antzeko esparruetako profesionalak.
Osalaneko Generoaren Taldeak arau batzuk eman zituen genero-ikuspegia txertatzeko enpresen prebentzio planetan eta, horrela, langile guztiek prebentzio inklusiboa izateko.
Osalaneko Prestakuntza Taldeak, aldiz, 2018. urteko gaixotasun profesionalei eta lan-istripuei buruzko datuak eman zituen, nahasmendu muskulu eskeletikoei lotuta eta sexuak bereizita. Lan-merkatuan bereizte horizontala eta bertikala daudela azpimarratu zen, baita emakumeek eta gizonek lan-baldintza desberdinak dituztela ere, genero-eragileen ondorioz.
Valentziako Biomekanika Institutuak, bestalde, arrisku ergonomikoak ebaluatzeko baliabideak eman zituen, lanpostuak langile guztiei egokitzeko parametroak aintzat hartuta betiere. Sexua bera aintzat hartu beharreko beste parametro bat izango litzateke, eta ez ezaugarri bereizlea.
Eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldiotan beren hitzaldiekin parte hartu zuten pertsona guztiei, izandako lankidetzagatik. Eskerrik asko, era berean, jardunaldiok antolatzen lagundu duten langile guztiei.
2019ko azaroaren 27a, Bilboko Bidebarrieta liburutegian
Alazne Azpiroz Unsain Osalaneko Gipuzkoako LZko LAP Teknakaria eta Raquel Raposo Acevedo Osalaneko Berdintasun Teknakaria.
Jesús Torrell Martínez Osalaneko LOUko Lan Medikua eta María Jesús Martín Díez Osalaneko LOUko Lan Medikua.
Alberto Ferreras Remesal, Valenciako Biomekanika Institutoa.