Datuen gutxieneko multzoari buruzko zalantzak ebazteko tailerraren laburpena, hitzaldiak eta argazkiak

Tailerra 2019ko azaroaren 12an, 14an eta 19an egin zen, Osalanen Barakaldoko, Gasteizko eta Donostiako egoitzetan, hurrenez hurren.

 

Azaroaren 12an, 14an eta 19an, tailerrak egin genituen OSALANeko lurralde zentroetan; Barakaldon, Gasteizen eta Donostian, hurrenez hurren. Tailerrotan helburu izan genuen Datuen Gutxieneko Multzoaren (DGM) gaineko zalantzak argitzea. 60 lagun inguru bertaratu ziren.

Aplikazioaren errepaso orokorra egin zen, dudak planteatu ziren, Osalanen webgunean eskura dugun dokumentazio lagungarria erakutsi eta DGMra sartzeko proba praktikoa egin zen.  Bertan, agerian geratu zen, indarrean dagoen araudiaren arabera, beharrezkoa dela laneko osasunari buruzko datuen informazio-sistemaren (DGM) bidez, esposizioei, gaixotasun profesionalei eta/edo kalteei buruzko datuak ematea; datu horien bitartez, ezarri ahalko baititugu EAEko langileen laneko osasuna hobetzeko prebentzio-neurriak.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu jardunaldiaren antolakuntzan emandako laguntzagatik, eta tailer horietara joan zareten pertsona guztioi parte hartu eta bertaratzeagatik.

 

2019ko azaroaren 12an (Barakaldo), azaroaren 14an (Gasteiz) eta azaroaren 19an (Donostia).

 

"Sistema de información de datos de salud laboral: conjunto mínimo de datos" (pdf, 1,82 MB) (abre en nueva ventana)

Osalanen Lan Osasun Unitatea.