Prebentzio zerbitzuak - Nire funtzioak

31/1995 Legeak, azaroaren 8koak, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoak, bere 31. artikuluan adierazten duenaren arabera

1

Langile baten edo batzuen izendapena ez bada nahikoa prebentzio-jarduerak gauzatzeko

enpresaren tamaina, langileek dituzten arriskuak edo gauzatutako jardueren arriskua aintzat hartuta, Lege honen 6. artikuluko 1. paragrafoaren e) letrako xedapenek ezarritakoaren arabera, enpresaburua baliatuko da enpresako edo enpresatik kanpoko prebentzio-zerbitzu batez edo batzuez, eta horiek, hala behar denean, elkarlanean arituko dira.

Zerbitzu horiek administrazio publikoetan ezar daitezen, aintzat hartuko da zerbitzu horien antolaketa-egitura eta, hala dagokionean, sektorekako esparruak edo esparru deszentralizatuak dauden.

2

Prebentzio-zerbitzu gisa ulertuko da prebentzio-jarduerak gauzatzeko behar diren giza baliabideen eta baliabide materialen multzoa

langileen segurtasuna eta osasuna modu egokian berma daitezen. Horretarako, aholkuak eta laguntza emango zaizkie enpresaburuari, langileei eta horien ordezkariei zein ordezkaritza-organo espezializatuei. Prebentzio-zerbitzuak bere eginkizunak gauza ditzan, enpresaburuak ahalbidetu beharko du zerbitzu horrek eskura izatea aurreko artikuluko 3. paragrafoak aipatutako informazioa eta agiriak.

3

Enpresak zer motatako arriskuak dituen aintzat hartuta

prebentzio-zerbitzuek horien araberako aholkuak eta informazioa eman behar dizkiote enpresari ondoko gaiei buruz:

  • a) Enpresan prebentzioa izatea ahalbidetzen duen laneko arriskuak prebenitzeko plana diseinatu, ezarri eta aplikatzea.
  • b) Langileen segurtasunean eta osasunean eragina izan dezaketen arriskuak ebaluatzea, Lege honen 16. artikuluak ezarritakoa aintzat hartuta.
  • c) Prebentzio-jardueraren plangintza eta prebentzio-neurriak hartzeko nahiz neurri horien eragingarritasuna zaintzeko lehentasunak zehaztea.
  • d) Langileak informatu eta horiei prestakuntza ematea, Lege honen 18. eta 19. artikuluetan jasotakoaren arabera.
  • e) Lehen sorospenak eman eta larrialdi-planak aplikatzea.
  • f) Lanak eratorritako arriskuei dagokienez, langileen osasuna zaintzea.