Prebentzio ordezkariak - Nork garen
Prebentzioko ordezkariek langileak ordezkatzen ditugu eta eginkizun bereziak ditugu laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
Izendapena
Langileen ordezkariek izendatzen gaituzte, haien artetik, eta haien kopurua eskala honen araberakoa izango da:
50-100 langile
prebentzioko 2 ordezkari
101-500 langile
prebentzioko 3 ordezkari
501-1.000 langile
prebentzioko 4 ordezkari
1.001-2.000 langile
prebentzioko 5 ordezkari
2.001-3.000 langile
prebentzioko 6 ordezkari
3.001-4.000 langile
prebentzioko 7 ordezkari
4.001 langiletik aurrera
prebentzioko 8 ordezkari
30 langile artean dituzten enpresetan, prebentzio-ordezkaria langileen ordezkaria izango da. 31 eta 49 langile artean dituzten enpresetan, langileen ordezkariek aukeratuko dute, ordezkari horien artetik.
Hautesle edo hautagai izateko antzinatasunik ez dutelako langileen ordezkaririk ez duten lantokietan, langileek prebentzio-ordezkariaren eskumenak izango dituen langile bat aukeratu ahalko dute, gehiengoz (LAPLaren laugarren xedapen gehigarria).
Hitzarmen kolektiboetan, prebentzio-ordezkariak izendatzeko beste sistema batzuk ezar daitezke, baldin eta izendatzeko ahalmena langileen ordezkariei edo langileei beraiei dagokiela bermatzen bada.