Prebentzio ordezkariak - Nire eskumenak, ahalmenak eta bermeak

  • Enpresako zuzendaritzarekin elkarlanean aritzea, prebentzio-lana hobetzeko.
  • Laneko arriskuak prebenitzeko arautegia betetzeko, langileen lankidetza sustatzea eta bultzatzea.
  • Enpresaburuak, erabaki bat hartu aurretik, LAPLaren 33. artikuluan aipatzen diren erabakiei buruz kontsultak egitea.
  • Laneko arriskuak prebenitzeko arautegia bete dadin, zaintza- eta kontrol-lanak egitea.
  • Segurtasun eta Osasun Batzordeari esleitutakoak, gutxieneko langile-kopurua ez izateagatik batzorde hori ez duten enpresetan (LAPLaren 38.2 artikulua).
  • Teknikariei laguntzea laneko ingurunearen prebentziozko ebaluazioetan, bai eta Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileei ere, lantokietan egiten dituzten bisitetan eta egiaztapenetan, Laneko Arriskuen Prebentzioko Araudia betetzen dela egiaztatzeko.
  • Aurreikusitako mugekin, nire eginkizunak betetzeko behar diren lan-baldintzei buruzko informazioa eta dokumentazioa eskuratu ahal izatea. Informazioa adierazitako mugetara atxikita dagoenean, konfidentzialtasunari errespetua bermatzeko moduan bakarrik eman ahalko da.
  • Langileen osasunean eragindako kalteei buruzko informazioa jasotzea enpresaburuen aldetik, hark haien berri izan ondoren.
  • Enpresaburuarengandik informazioa jasotzea enpresako babes- eta prebentzio-jarduerei buruz, bai eta, osasunaren zaintzaren arloan, langileak bere lanpostua betetzeko duen gaitasunari buruz egindako azterketen ondorioen inguruan ere.
  • Enpresaburuari prebentzio-neurriak hartzeko proposatzea, langileen segurtasunaren eta osasunaren babes mailak hobetze aldera.
  • Lantokietara bisitak egitea, lan-baldintzen egoera zaindu eta kontrolatzeko.
  • Berehalako arrisku larriko egoeretan jarduerak geldiarazteko erabakia hartzeko proposatzea langileen ordezkaritza-organoari. Prebentzioko ordezkariok egiten ditugun txostenak 15 eguneko epean egin behar dira, edo ezinbestekoa den denboran, berehalako arriskuak prebenitzeko neurriak hartu behar direnean. Epea igaro eta txostenik egin ez bada, enpresaburuak bere erabakia praktikan jarri ahal izango du.

Enpresaburuak prebentzio-ordezkariak proposatzen dituen neurriak hartzeari uko egiten badio, erabakia arrazoitu beharko du.

  • Langileen Estatutuaren 68. artikuluan bermeei buruz jasota dagoena prebentzio-ordezkariei aplikatuko zaie, langileen ordezkari diren aldetik.
  • Gure eginkizunak betetzeko erabilitako denbora ordezkaritza-eginkizunak betetzeko denboratzat hartuko da, Langileen Estatutuaren 68. artikuluaren e) letran jasotako hileko ordu ordainduen kreditua erabiltzearen ondorioetarako. Aurrekoa gorabehera, benetako lan-denboratzat hartuko da, ordu-kreditu horri egotzi gabe, Segurtasun eta Osasun Batzordearen bilerei eta enpresaburuak arriskuen prebentzioaren arloan deitutako beste edozein bilerei dagokiena, bai eta LAPLaren 36. artikuluko 2. zenbakiko a) eta c) letretan aipatutako bisitaldietarako erabiltzen dena ere, hau da:
    • Teknikariei laguntzea laneko ingurumenaren prebentzioaren ebaluazioetan, bai eta Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileei ere, lantokietan egiten dituzten bisita eta egiaztapenetan,LAPLaren 40. artikuluan ezarritako baldintzetan. Helburua laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen den edo ez egiaztatzea da. Haiei egoki iritzitako hausnarketak egin ahalko zaizkie.
    • Langileren baten edo batzuen osasunari kalteak eragin zaizkion lekura joatea, enpresaburuak langileen osasunean izandako kalteei buruz informazioa eman ondoren, hark haien berri izan eta gero, lanalditik kanpo egon arren, kalte horien inguruabarrak ezagutzeko.
  • Enpresaburuak prebentzio-alorrean beharrezkoak diren baliabideak eta prestakuntza eman beharko dizkie prebentzioko ordezkariei, beren eginkizunak aurrera eraman ahal izan dezaten. Prestakuntza bere kabuz edo arlo horretan espezializatutako erakunde edo entitateekin egindako itun baten bidez eman beharko du, eta arriskuen bilakaerara eta arrisku berrien agerpenera egokitu beharko da; beharrezkoa izanez gero, aldian-aldian errepikatu beharko da. Prestakuntzan emandako denbora lan-denboratzat hartuko da ondorio guztietarako, eta horren kostua ezingo zaie inolaz ere prebentzio-ordezkariei egokitu.
  • Prebentzio ordezkarioi isiltasun profesionalaren betebeharra aplikatzen zaigu (Langileen Estatutuaren 65.2 artikulua) enpresan egiten dugun lanaren ondorioz eskura ditzakegun informazioei dagokienez, eta Administrazio Publikoen eta/edo estatutu- edo administrazio-izaerako Administrazio Publikoen kasuan, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 41.3 artikuluan ezarritakoa.