Enpresak - Azpikontratazioa

Enpresen ekoizpenaren deszentralizazioak enpresa-antolaketarako eta enpresen arteko harremanetarako eredu berriak sortzen ditu. Azpikontratazioa baliabide bat da, eta aukera ematen dit obrak edo zerbitzuak kanpora ateratzeko, neure jarduerakoak izan edo ez.

Azpikontratazio horrek, normalean, enpresa-jarduerak koordinatzera behartzen du, LAPLaren 24. artikuluan eta enpresa-jarduerak koordinatzeari buruzko 171/2004 Errege Dekretuan bertan jasotakoaren arabera. Gainera, eraikuntzaren sektorean kontuan hartu behar da 1627/1997 Errege Dekretuak, eraikuntza-obretarako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituenak, esaten duena, batez ere segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaileari buruz, bai eta 1109/2007 Errege Dekretuak, eraikuntzaren sektorean Azpikontratazioa arautzen duena garatzen duenak, esandakoa ere.

Enpresa-jardueren koordinazioa beharrezkoa da lantoki batean dauden enpresen jarduerek langileen osasunerako ondorio kaltegarriak izan ez ditzaten.

Gehiago jakiteko, Prebentzioko Ohar Tekniko hauek kontsulta daitezke