Langileak - Nire betebeharrak

Oro har, eta Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen (LAPL) 29. artikuluaren , arabera, nire betebeharra da nire laneko segurtasuna eta osasuna zaintzea, baita nire lanbide-jarduerak uki ditzakeen pertsonena ere, nire prestakuntzaren eta enpresaburuaren jarraibideen arabera.

Bereziki, nire prestakuntzaren arabera eta enpresaburuaren jarraibideei jarraituz, nire ardura da:

  1. Makinak, aparatuak, lanabesak, substantzia arriskutsuak, garraio-ekipamenduak eta, orokorrean, lan egiteko osterantzeko tresnak modu egokian erabiltzea, horien izaera eta aurreikus daitezkeen arriskuak kontuan hartuta (29.2.1 artikulua)
  2. Utzi dizkidaten babes-ekipamenduak modu egokian erabiltzea, enpresaburuaren jarraibideekin bat etorriz (29.2.2 artikulua)
  3. Nire jarduerako tresnetan edo jarduera hori gauzatzeko lan-lekuetan dauden segurtasun-gailuak edo instala daitezkeenak jardunbidetik ez kentzea eta egokian erabiltzea (29.2.3 artikulua)
  4. Berehala informatzea nire ustez zentzuzko arrazoiak direla-eta langileen segurtasun eta osasunerako arriskua dakarren edozein egoeraz (29.2.4 artikulua)
  5. Langileen laneko segurtasuna eta osasuna babesteko xedearekin, legeria eskudunak ezarritako betebeharrak betetzen laguntzea
  6. Enpresaburuarekin lankidetzan aritzea, horrek lan-baldintza seguruak berma ditzan.

Aurreko idatz-zatiek aipatutako arriskuak prebenitzeko betebeharrak ez-betetzeak laneko ezbetetzeak izango dira, Langileen Estatutuaren 58.1 artikuluak jasotzen dituen ondorioetarako (29.3 artikulua)