Liburutegia

Osalanen Liburutegia informazio-baliabideak biltzen dituen gune bat da. Laneko segurtasun eta osasunean espezializatutako Liburutegia da eta erakundeko langileei batez ere, baina ez bakarrik, zuzenduta dago. Honako arlo hauek barne hartzen ditu:

  • Laneko segurtasuna
  • Industria-higienea
  • Ergonomia
  • Psikosoziologia aplikatua
  • Laneko medikuntza
  • Legeria eta araudia

Helbidea

Bizkaiko lurralnde zentroa

Dinamita bidea z/g

48903 – Barakaldo-Gurutzeta

Tel.: 944032168

E_posta: osalanbibba@euskadi.eus

Kokapen-planoa

Ordutegia

Urritik maiatzera:

Astehelenetik ostegunera: 08:00tatik 16:00tara
Ostirala: 08:00tatik 14:00tara

Ekainetik irailera:

Astehelenetik ostiralera: 08:00tatik 14:00tara

Arau-esparrua

  1. Katalogo informatizatua kontsultatzea Internetetik.
  2.  Liburutegian dauden argitalpenei buruzko, sarbide baldintzei buruzko eta eskaintzen diren produktu bibliografikoei buruzko argibidea.
  3. Irakurketa gelan. Eusko Jaurlaritzako langileentzat bezala gainerako herritarrentzat ere.
  4. Eusko Jaurlaritzako sail guztietako langileentzako mailegua, erreserba eta aleen berritzea.
  5. Liburutegien arteko mailegua. Liburutegien arteko mailegu-zerbitzuaren bidezBibliotekak katalogoan aurkitzen ez dituzun dokumentuak eska daitezke.
  6. Hileroko Berrien buletina, PDF formatuan. Legegintzako nobedadeak eta informazio dokumentala eskaintzen ditu.
  7. DLZ (Dokumentuak Lortzeko Zerbitzua). Zure intereseko aldizkari-artikuluak lor ditzakegu, kontsultatzeko edota maileguan hartzeko.
  8. IHS (Informazioaren Hedapen Selektiboa). Pertsona bakoitzak bere intereseko dokumentuei (liburuei, artikuluei, arlo tematikoei...) buruzko informazioa jaso ahal izango du, betiere Liburutegiak aurrez erabakitako arlo tematiko batzuen barruan.
  9. Erosketa-proposamenak. Dokumentu bat interes berezikoa bada erabiltzaileentzat, Liburutegiak hura erosteko eska daiteke (Imprimakia pdf, 57 KB)
  10. Erreprografia. Liburutegian fotokopiagailuak daude edozein dokumentu erreproduzitzeko (Jabetza intelektualari buruzko legediari lotutako zerbitzua: 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua eta 23/2006 Legea
  11. Baliabide bibliografikoak ezagutzeko eta erabiltzeko prestakuntza eta bilaketa-tresnei buruzko eta informazio-kudeaketari buruzko prestakuntza eta aholkularitza teknikoa.

Informazio gehiago nahi baduzu bidali mezu elektroniko bat