Amiantoari eta udal inbentarioei buruzko ikastaroa

HAEEk antolatutako ikastaro hau udal edo udalaz gaindiko teknikariei zuzenduta dago, batez ere Hirigintza, Mantentze eta Laneko Arriskuen Prebentzio arloetakoei eta zeharkako beste arlo batzuetakoei.

Udalek beren udalerrian amiantoa (fibrozementua) non dagoen identifikatuta izateak abantaila hirukoitza du:

    •  Eraikin propioen titular gisa: bertako langileekin edo kontratazioen bidez mantentzea errazten du (jardueren koordinazioa);

    •  Administrazio-izapideak kudeatzen dituen administrazioa: obra-lizentzien izapideak arindu ditzake;

    •  Era berean, balio du suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuek datu garrantzitsuak izan ditzaten beren eskumen-eremuko jarduerei erantzuteko orduan.


GeoEuskadiren bidez eskaintzen dena da amiantoaren presentziaren aurretiazko/oinarrizko identifikazioa "pintatuta" izatea.



Ikastaroaren helburu nagusiak parte-hartzaileak kontzientziatzea eta jarraibideak ematea dira:

    • Amiantoaren udal-inbentarioak egitea.

    • Amiantoa kentzeko administrazio-izapideak.

Ikasleentzako helburuak honako hauek izango dira:
 

   • Amiantoaren ezaugarriak ezagutzea

        o  Identifikazioa, kokapena eta erabilera nagusiak;

        o  Amiantoa kentzeko administrazio-izapideak.

        o  Obra-proiektuen ezaugarriak.
 

   • Udal inbentarioak egiteko GIS tresnak erabiltzeko jarraibideak izatea.

 

Amaitu ondoren, ikasleek honako ezagutza hauek eskuratuko dituzte:

   • Amiantoa duten materialen aurretiazko identifikazioa egitea.

   • Bere eskumen-eremuan edo erantzukizun-eremuan amianto-arriskua duten jarduerak identifikatzea.

   • Amiantoaren udal-inbentarioaren ezaugarriak definitzea.

   • Geoeuskadi amiantoaren inbentarioa aztertzeko eta bistaratzeko tresna gisa erabiltzea eta horretan laguntzea.

Ikastaroa hiru saiotan egingo da: lehenengo biak online (Covid19 murrizketek baldintzatuta) eta hirugarrena in situ; atariko edukia honako hau izango da:

 

1. saioa

 •  Osalan: amiantoari buruzko funtzioak

 •  Amiantoari buruzko sarrera eta horrek osasunean dituen ondorioak.

 •  Lan-planen legeria/izapidetzea.

 •  Udal jarduera.

 •  MCA identifikatzea eta diagnostikatzea. Kasu praktikoak.



2. saioa


 •  Geoeuskadi maneiatzea. ArcGIS prestakuntza.

 


3. saioa


 •  Eremuko amiantoa identifikatzea. Kasu praktikoak (amiantoa duten lekuak bisitatzea). Bisitak 09: 00etatik 11: 00etara egingo dira.

 •  Behatutakoa bateratzea.

 •  Ebaluazioa eta itxiera.

Hizlariak hauek dira::

Alberto Alonso Vivar (Araba LZ)

Jose Luis Bernal Comas (Araba LZ)

Aritz Arrien Fernandez (Bizkaia LZ)

Ibon Izaguirre Suso (Gipuzkoa LZ)

 

GeoEuskadik diseinatutako aplikazioa azaltzeko bigarren saioan, Ion Martínez de Ilarduya Abarquero Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzako Kartografia Informazioko teknikariaren laguntza izango dugu. Eusko Jaurlaritza.

Eta hirugarren saioan, nagusiki praktikoa kanpoan, kasuan kasuko lurralde-zentroetako zenbait teknikariren laguntza izango genuke, zehazteke.

Edizio honetako berrikuntza GeoEuskadi da (Eusko Jaurlaritzaren kartografia-zerbitzua), eta udalerri bakoitzean amiantoaren (fibrozementuaren) balizko kokapenak "margotzeko" aukera erreala.

Hiru ikastaro ematen dira, lurralde historiko bakoitzeko bat, honako xehetasunen arabera:


Donostia (irailak 16, 23 eta 29)

https://www.ivap.euskadi.eus/z16-a2prest/eu/contenidos/evento/2021_2_10_1/eu_def/index.shtml

 

Bilbo (irailak 16, 22 eta 30)

https://www.ivap.euskadi.eus/z16-a2prest/eu/contenidos/evento/2021_2_10_2/eu_def/index.shtml



 

Vitoria-Gasteiz (irailak 16 eta 24 eta urriak 1)

https://www.ivap.euskadi.eus/z16-a2prest/eu/contenidos/evento/2021_2_10_3/eu_def/index.shtml

 

Araban izena eman dutenen kopurua oso txikia bada, parte-hartzaileei Bizkaiko edo Gipuzkoako edizioetan birkokatzea eskainiko zaie, 2014an gertatu zen bezala. 2018an, 3 ikastaroak atera ziren.