'Ikerketa laneko medikuntzan eta erizaintzan, gainditu gabeko gai bat' prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileei zuzendutako jardunaldiaren laburpena, hitzaldiak, argazkiak eta bideoa
2025eko otsailaren 21ean "Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Ikerketa: landu gabeko gaia" jardunaldia egin zen, Osalanek, Lan Medikuntzaren Euskal Elkarteak eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiak antolatua.
Prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileei zuzendutako jardueren barruan programatutako jardunaldi hau, 2025ari hasiera eman dion lehen saioa izan da. Bizkaiko Sendagileen Elkargoko Areilza aretoan egin zen, eta 136 pertsona bertaratu ziren, aurrez aurre eta online (100 emakume, 36 gizon).
Kontuan hartuta laneko medikuntza eta erizaintza ez direla soilik osasun-azterketetara eta gaitasun-ziurtagiriak ematera bideratu behar, jardunaldian lan-osasuneko ikerketaren egungo egoerari buruz hausnartu genuen; izan ere, saio honen helburuetako bat izan da prebentzioaren eta osasunaren esparruan, lanean eta lanetik kanpo, ikerketak izan dezakeen ikusgarritasuna eta inpaktua hobetzea. Besteak beste, ondorengo ideia nagusiak nabarmendu ziren:
- Prebentzio-zerbitzuetako langileek egiten duten ikerketari balioa eman behar diogu, eta foroak sortu behar ditugu azterlan horiek behar bezala zabaldu ahal izateko.
- Ezin dugu ahaztu lanpostuak eta haren lan-inguruneak datu-igorle etengabeak direla; datu horiek kontuan hartu eta informazio-iturri oso baliotsu gisa baliatu behar ditugu.
- Datuen bilketa sistematiko eta ordenatuak, azterketak, interpretazioak eta ondorengo dibulgazioak lagundu egingo diote laneko medikuntza eta erizaintzako ikerketari; izan ere, lortutako informazioarekin, egungo arazoen aurrean jarduteaz gain, arazo potentzialak eta hobetzeko aukerak ere detektatu ahal izango ditugu.
Jardunaldian adibide praktikoak eta metodologiak aurkeztu ziren, prebentzio-zerbitzuetako diziplina anitzeko taldeen ikerketa-ildoak eta -jarduerak ezartzeko. Bestalde, laneko erizainen kolektiboak ikerketa-proiektuak gidatzeko duen erronka azaleratu zen. Ikerketa-zentroen eta lan-eremuaren arteko lankidetzaren beharra ere azpimarratu zen, ikerketa-hipotesiak sortzeko eta langileen datuak berresteko. Hori guztia jakintza transferitzen laguntzeko, eta betiere jardueraren helburu nagusia izanik langileen segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzea.
Eskerrak eman nahi dizkiegu prestakuntza-saio honetan parte hartu zuten guztiei, batez ere hizlariei eta jardunaldia antolatzen lagundu zuten langile guztiei.
Ostirala 2025eko otsailak 21, Bizkaiko Medikuen Elkargoa (Bilbao)
"Foro I+D+i: Innovación para Transformar la Prevención en el Ámbito Laboral"
AIS aurkezpenaren bideoa (gastelaniaz)
Maite Unanue, José Díaz eta Leire Malvar, CFP IN Servicio de Prevención.
“Oportunidades en CIC bioGUNE para estudios en Medicina y Enfermeria del Trabajo"
Mª Luz Martínez Chantar, CIC bioGUNE.

