Pedro Pablo Uriarte Astarloa doktoreak irakatsitako irakasgai magistralak Irakaskuntza Unitatearen VII. Bilera Zientifikoan eta Andaluziako Lan Osasuneko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko Tutoreen VI. Topaketan
Osalaneko Plangintzako zuzendariorde Pedro Pablo Uriarte Astarloak bi irakasgai magistral eman zituen Sevillan, Mutua Universaleko auditoriumean, 2012ko otsailaren 2an eta 3an, "Andaluziako Lan Osasuneko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionaleko Tutoreen VI. Topaketa eta Irakaskuntza Unitatearen VII. Bilera Zientifikoaren" esparruan.
Bi ikasgai magistralak honako gai hauei buruzkoak izan ziren: otsailaren 2an, "Ebidentzian oinarritutako medikuntza, langileen osasuna zaintzeko protokolo espezifikoak egitean" aipatu zen, eta hilaren 3an, Osalanen ikerketa-azterlan bati buruzkoa: "Lanari eta haren osasun-kostuari egotz dakiokeen gaixotasun-karga Euskal Autonomia Erkidegoan".
La Carga de Enfermedad atribuible al trabajo y su coste sanitario en el País Vasco (pdf, 7.8 MB)