Osalanen Laneko Psikosoziologiari buruzko XIV Jardunaldiak: 'Lanera itzultzea errazteko mekanismoak baja psikosozial luze baten ondoren'-go laburpena, hitzaldiak, argazkiak eta bideoak

Gaur goizean Osalanen Arrisku Psikosozialei buruzko XIV. Jardunaldiak egin dira Bilbon, aurtengo edizioan lanpostura itzultzeko, osasun mentaleko arrazoiengatik baja luzea izan ondoren.

Lan-egoera batean aurki daitezkeen arrisku psikosozialek lotura zuzena dute ingurumen-baldintzekin (agente fisikoak, kimikoak eta biologikoak), antolamenduarekin, lan-prozedura eta -metodoekin, langileen arteko harremanekin, lanaren edukiarekin eta zereginak egitearekin, eta mekanismo psikologiko eta fisiologikoen bidez eragin dezakete, bai langilearen osasunean, bai bere lana egitean. Faktore psikosozialak, beraz, lan-baldintzak dira eta ez dira langilearen ezaugarriak.

600 profesional baino gehiago bertaratu dira, eta gaurko jardunaldiaren lehen hitzaldia Julia Flintrop Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziako Prebentzio eta Ikerketa Unitateko proiektuen kudeatzaileak eman du. Azken horrek arrisku psikosozialei eta osasun mentalari buruzko ikerketa-proiektua azaldu du. Proiektu horren helburua da informazio zehatza eta fidagarria biltzea, eremu horretako politikak, prebentzioa eta sentsibilizazioa hobetzeko.

Halaber, hainbat hausnarketa-mahai garatu dira. Lehenengoa Nerea Ruiz Palomarrek moderatu du, eta osasun mentaleko arrazoiengatik baja luzea izan ondoren lanpostura itzultzeko protokoloetan zentratu da.

Bigarrenak, Yolanda Aguayo Benitok moderatuta, enpresa batzuetan beren prebentzio-zerbitzuen bidez abian jarritako jardunbide egokien adibideak aurkeztu ditu.
Eta hirugarren mahaia, Inés Álvarez Vázquez moderatzailea, langileen ordezkarien parte-hartzeari buruzkoa izan da.


Osalaneko zuzendari nagusiak, Lourdes Íscarrek, inaugurazioan gogorarazi duenez, lanarekin lotutako estresak galdutako lanegun guztien % 50-60 hartu zuen Europan, eta Europako eskulanaren % 22k estresa du, batez beste. Izan ere, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak datozen urteetan laneko arrisku garrantzitsuenen artean kokatzen ditu faktore psikosozialak Europako 27 herrialdeetako langile guztientzat, osasun-arazoak ekar baititzakete, hala nola depresioa, estresa, antsietatea edo lo-arazoak, besteak beste.

Horregatik, Íscarrek azpimarratu duenez, "funtsezkoa da arrisku horiei laneko arriskuen prebentzioaren beste alderdi batzuei aplikatzen diegun seriotasun eta zorroztasun berarekin heltzea".

2024ko azaroak 26, Bilboko Euskalduna Jauregian  

"Riesgos psicosociales y salud mental en el trabajo. investigación 2022-2025 de la agencia europea para la seguridad y salud en el trabajo" (pdf, gaztelaniaz, 735 KB)

Julia Flintrop, Gerente de proyectos en la Unidad de Prevención e Investigación de la Agencia Europea para la Seguridad y Salud en el Trabajo (EU-OSHA).


"Protocolos de reincorporación al puesto de trabajo tras una baja prolongada por motivos de salud mental y ejemplos de buenas prácticas" (pdf, gaztelaniaz 2,29 MB)

Koordinatzailea: Nerea Ruiz Palomar. Técnica Superior en PRL y miembro del grupo de psicosociología de OSALAN.
Hitzaldiak: Maite Gómez Echevarria. Técnica Superior en PRL y responsable del grupo de psicosociología de OSALAN.
Manuel Fidalgo Vega. Director del Dpto. de condiciones psicosociales y de la organización en el Centro
Nacional de Condiciones de Trabajo del INSST.
Araceli Lopez Guillen. Directora de la Cátedra de Medicina Evaluadora y Pericial en UCAM, Universidad
Católica de San Antonio, Murcia.

Koordinatzailea: Yolanda Aguayo Benito. Técnica Superior en PRL y miembro del grupo de psicosociología de OSALAN.
Hitzaldiak: Jon Alberdi Canillas. Médico especialista en medicina del trabajo, Grupo ULMA.
Jagoba Gómez Alonso. Director SPM Fundación San Prudencio.
Silvia Sarroca Pallé Médica del Trabajo, responsable de los servicios médicos de HP España y Portugal.
Noelia Mas Torrecillas. Médica especialista en medicina del trabajo, Osarten, Servicio de
Prevención Mancomunado.