Langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroa


Osalan-Laneko Osasunerako Euskal Erakundeak, bere sorrera-legean ezarrita dagoen bezala, Euskadiko gizartearen eta haren kolektiboen prebentzio-kultura hobetzea du bere aginduen artean, eta, besteak beste, hainbat arrazoi direla medio, laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza jasotzeko aukera zailena dutenak nabarmentzen dira.

Testuinguru horretan, Osalanek langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroa antolatu du. Osalanek garatutako ikastaro hau Euskal Autonomia Erkidegoko langile autonomoen laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzea helburu duen lan-ildoaren barruan dago. Prestakuntza-bultzada horren helburua da kolektiboak jakin dezan zein lan-baldintza izan behar dituzten seguruenak eta osasungarrienak lanari aurre egiteko, beren kideen segurtasuna eta osasuna hobetu ahal izateko azken helburuarekin.

Ikastaroa Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen eskura dago Osalanen webgunearen bidez. Modulu orokor bat dauka (edozein langile autonomorentzat), prestakuntzako 7 ordukoa, eta berariazko modulu bat, lan-sektorearen arabera (eraikuntza, industria, merkataritza eta garraioa), prestakuntzako 8 ordukoa.


2023ko LEHEN EDIZIOA:

Izen-ematearen amaiera data: 2023ko martxoak 30

Ikasturte hasiera: 2023ko apirilak 3

Ikastaroaren amaiera: 2023ko maiatzak 31


2023ko BIGARREN EDIZIOA:

Inskripzioaren amaiera-data: 2023ko ekainak 1

Ikasturte hasiera: 2023ko ekainak 5

Ikastaroaren amaiera: 2023ko uztailak 31


2023ko HIRUGARREN EDIZIOA:

Inskripzioaren amaiera-data: 2023ko irailak 28

Ikasturte hasiera: 2023ko urriak 2

Ikastaroaren amaiera: 2023ko azaroak 30


2023ko LAUGARREN EDIZIOA:

Inskripzioaren amaiera data: 2023ko azaroak 30

Ikasturte hasiera: 2023ko abenduak 4

Ikastaroaren amaiera: 2024ko urtarrilak 31



EZAUGARRIAK:

  • Moodle plataforma
  • Eduki elkarreragileak
  • Ikasturte osoan zehar gida/aurkezle gisa erabiltzen diren avatareak
  • Laburpenak eta ariketak
  • PDF deskargagarriak eduki guztiarekin
  • Terminoen glosarioa
  • Esteka interesgarriak
  • Bideoak
  • Araudia
  • Ezagutzen ebaluazioa
  • Autodeskargatzeko ziurtagiria, ikasturtea amaitu eta azterketa gaindituz gero
  • Prestakuntzaren gogobetetzeari buruzko inkesta


IKASTAROAK:



- Modulu orokorra

  • Oinarrizko kontzeptuak laneko arriskuen prebentzioan
  • 31/1995 Legea Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa
  • 171/Errege Dekretua Enpresa Jardueren Koordinazioa
  • 39/1997 Errege Dekretua Enpresa Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua
  • Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutuak
  • Laneko Arriskuen Prebentzioko prebentrio-espezialitateak
  • Lidergo prebentiboa. Laneko segurtasunaren eta osasunaren kultura
  • Lortutako ezagutzaren ebaluazioa


- Modulu espezifikoak. Sektoreak: eraikuntza, industria, garraioa, merkataritza

  • Sektoreko arriskuak eta prebentzio-neurriak
  • Sektoreko gaixotasuna-profesionalak
  • Larrialdietako eta ebakuazioko jarduketa, orrokorean
  • Larrialdietako eta ebakuazioko jarduketa, sektorearenak
  • Lehen sorospenak
  • Sektoreari aplikatzako araudia
  • Sektorearen azterketa


MATRIKULAZIOA:

Prezioa: Dohanik

Formulariorako sarbidea