Laneko Erizaintza eguneratzeko VI. Jardunaldia
2013ko apirilaren 23an, Bizkaiko Eritzaintza Elkargoan (Bilbao)
Marisol Benito Vega eta Amaia Etxebarria Zabala Osalaneko laneko erizainek egindako lana, Idoia López Etxaniz eta Olga Sainz Martínezen laguntzarekin.
Ponentzia EAEn gaixotasun profesionalaren susmoa jakinarazteko sistemari buruzkoa da, eta haren helburuak, inplikatutako erakundeak eta ezarritako informazio-fluxua ezagutarazten ditu; horrez gain, 2008. urtean hasi zenetik komunikazioak izan duen bilakaera laburbiltzen du.
Lanbide-gaixotasunaren susmoa jakinarazteko sistemaren jatorria 1299/2006 Errege Dekretuaren 5. artikulua da. Bertan zehazten denez, Osasun Sistema Nazionaleko nahiz Prebentzio Zerbitzuetako medikuek, autonomia-erkidego bakoitzeko erakunde eskudunaren bitartez, profesionaltzat jo ditzaketen patologiak jakinarazi behar dizkiete erakunde kudeatzaileari eta, hala badagokio, gizarte-segurantzaren erakunde laguntzaileari.
EAEn, Osalaneko zuzendari nagusiaren 2007ko abenduaren 11ko Ebazpena eta Osasun sailburuordearen, Osalaneko zuzendari nagusiaren eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2007ko abenduaren 26ko 1 zenbakiko Instrukzioa oinarri hartuta ezarri da komunikazio-prozedura.