Hitzaldiak, argazkiak, bideoak eta gaurkotze tailerraren laburpena: 'Covid-19 txertoak eta prebentzio-zerbitzuetan izan daitezkeen aplikazioak'
Eguneratze tailerra: "Covid-19 txertoak eta prebentzio-zerbitzuetan izan daitezkeen aplikazioak"
2021eko otsailaren 16an
"Egungo egoera Epidemiologikoa, Covid19 txertaketaren egoera eta inplikazioak langileengan"
Joan den otsailaren 16an, XIII. prestakuntza-tailerra egin zen: Eguneratze tailerra: "Covid-19 txertoak eta prebentzio-zerbitzuetan izan daitezkeen aplikazioak", prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileentzat. Prestakuntza modalitate mistoan egin zen (online eta aurrez aurre) eta 200 profesional inguruk eman zuten izena prebentzioaren, laneko medikuntzaren eta pertsonen kudeaketaren arlokoak, besteak beste.
Tailerrean SARS-COV-2ren infekzioaren egungo egoera epidemiologikoa ikusi genuen, baita txertoen funtzionamendua eta horien arteko aldeak ere. Era berean, birusa transmititzeko mekanismoei ere heldu genien, eta aerosol bidezko transmisioaren garrantzia eta hartu beharreko prebentzio-neurriak azpimarratu ziren, kutsatzea gutxitzeko edo geldiarazteko. Sintomarik gabeko pertsonek infekzioaren transmisioan duten garrantzia ere gogoratu zen.
Prebentzio-zerbitzuetako profesionalei jakinarazi zitzaien zer informazio dagoen langileen txertaketan jarraitu beharreko jarraibideei buruz, eta prebentzio-zerbitzuek arlo horretan izan dezaketen eginkizunaren garrantzia azpimarratu zen.
Eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldi honetan parte hartu zuten guztiei, baita erakundea antolatzen lagundu duten langile guztiei ere.
Eguneratze tailerra: Covid-19 txertoak eta prebentzio-zerbitzuetan izan daitezkeen aplikazioak. Osalanen Barakaldoko egoitzatik zuzenean emandakoa.
2021ko otsailaren 16an
Miren Basaras Ibarzabal doktorea, UPV/EHUko Mikrobiologiako irakasle titularra.
"La pandemia de Covid-19 ¿Qué aprendimos?" (pdf, 13,77 MB)
Juan Jesús Gestal Otero doktorea. Osasun Publikoko Prebentzio Medikuntzako irakasle emeritua Santiago Unibertsitateko Medikuntza Fakultatea.
"Situación de la vacunación en el ámbito laboral" (pdf, 1,66 MB)
Aitor Gisasola Yeregi doktorea, Osalaneko Lan Osasuneko arduraduna.