Gaikako mikrositeak

Gaztepreben

Mikrogune honen bidez, haur, ikasle eta irakasleengana hurbiltzen saiatzen gara, eta, hori lortze aldera, prebentzioaren kultura sustatzea xede duten jolas didaktikoak eskaintzen ditugu formatu digitalean. Hala, mikrogunea adin-tarteen arabera dago antolatuta: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa eta Batxilergoa. Umeen Gabonetako Parkean aurkeztu zen 2015. urtearen amaieran, eta arrakasta handia du.

Webgunea

Psikopreben

Mikrogune honen berariazko xedea herritarrei Laneko Psikosoziologiarekin zerikusia duten arazoak lantzeko bitarteko sinpleak eskaintzea da. 2015eko azken hiruhilekoaz geroztik dago abian.

Webgunea

Grupo-Cano

Kantauri itsasertzeko autonomia-erkidegoak (Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadi) batu egin dira, guztien artean itsasoko eta arrantzako sektorean laneko segurtasuna eta osasuna hobetzea xede duten neurriak sustatzeko. 2016. urtearen bigarren erdian jarri zen abian.

Webgunea

Datuen Gutxieneko Multzoa proiektua

Prebentzioko zerbitzu guztiei bideratuta dago. Prebentzioko zerbitzuek EAEko langileen osasunari eragiten dieten esposizioei eta kalteei buruz Osalani bidali behar dioten informazioa da.