Basequim fitxak
BASEQUIM INSST erakundeak kudeatzen duen azpiataria da, lan-egoera arriskutsuen atariaren barruan, eta agente kimiko arriskutsuen eraginpean egon daitezkeen lan-egoerei eskaintzen die. Laneko arriskuen prebentzioaren ikuspegitik informazio erabilgarria eskaintzera bideratuta dago, prebentzio-neurri egokiak definitzea erraztuko duena. Horretarako, deskribatutako lan-egoera bakoitzerako, honako hauei buruzko informazioa ematen da: lana egitean egon daitezkeen agente kimikoak, aintzat hartutako agente kimikoekiko esposizioak osasunean eragin ditzakeen kalteak, arrisku-faktoreak eta prebentzio-neurriak. 2013ko azarotik, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak parte hartzen du proiektu horretan, INSST eta beste erakunde autonomiko batzuekin batera: andaluziarra, Gaztela-Mantxakoa, Aragoikoa, asturiarra, kantabriarra, murtziarra, galiziarra, nafarra, madrildarra eta errioxarra.
BASEQUIM fitxei buruzko informazio gehiago (gaztelaniaz)