Arrisku psikosozialen ebaluazioa: galdetegi bat baino gehixeago. Osalanen Laneko Psikosoziologiari buruzko XII. Jardunaldieko hitzaldiak, argazkiak eta bideoak
Aurten, Laneko Psikosoziologiari buruzko XII. Jardunaldien leloa Arrisku psikosozialen ebaluazioa izan da: aurrez aurreko parte-hartze handia duen galdetegi bat baino zerbait gehiago.
Parte-hartzaileak agurtu eta ongietorria eman ondoren, Elena Pérez Barredok, Eusko Jaurlaritzako Laneko sailburuordeak, jardunaldien sarrera laburra egin du, gure erkidegoko enpresetan arrisku psikosozialak jorratzearen garrantzia azpimarratuz.
Lehen mahai moderatuan, Maite Gomez OSALANeko psikosoziologia-taldeko prebentzio-teknikariak, Sorry, we missed you filmaren zati laburrekin hasi denak, aditu-talde batek hartu du parte, -Oscar Perez, Diego Gracia, Beatriz Murillo, Aitana Gari -, eta arrisku psikosozialak ebaluatzeko tresna kualitatiboak erabiltzearen garrantzia azaldu dute, hainbat ikuspegirekin.
Kasu gehienetan, informazioa biltzeko metodo bakar gisa tresna kuantitatiboak erabiltzea ez da nahikoa diagnostiko zehatzak egiteko, are gehiago diagnostiko horiek testuinguruan kokatzen ez direnean, eta hori esku-hartze planetan modu negatiboan islatzen da.
Tresna kualitatiboek (elkarrizketak, eztabaida-taldeak, etab.) tratatuko diren arazoak nahiko zehatz definitzea ahalbidetzen dute, arazo horien ezagutza zehatza lortzeko aukera emanez. Oso egokiak izan daitezke teknika kuantitatiboen bidez lortutako informazioa osatzeko eta azalpenaren kausetan eta jatorrian sakontzeko, baita emaitzak eta ondoren planifikatu eta gauzatu daitezkeen ekintzak interpretatzen laguntzeko ere. Era berean, mikroETE enpresentzat ere egokiak izan daitezke; izan ere, langile gutxi daudenez, ezin da anonimotasuna gorde eskura dauden tresna kuantitatiboekin.
Ondoren, bigarren mahai batean, OSALAN arrisku psikosozialen taldeko prebentzio-teknikari Fernando Urangak moderatuta, erakundeek gauzatutako proiektuak aurkeztu dira. Berritasun gisa, Arrisku psikosozialak zure enpresan nola kudeatu gida berria aurkeztu da, OSALANeko psikosoziologiako taldeko prebentzio-teknikari Nerea Ruizek egindako esku-hartzea. Bestalde, eta ikuspegi legelariago batekin, Jose Antonio Carnero Lan Ikuskaritzak datu interesgarriak eman dizkigu 2022an egindako ekintzei buruz (104/2021 irizpide teknikoa).
Atsedenaldi labur baten ondoren, hirugarren mahai bat hasiko da. Horri jardunbide egokien txokoa deitu diogu, eta bertan proiektu/esperientzia praktikoak azaldu dira. Edurne Elorza OSALANeko psikosoziologia-taldeko prebentzio-teknikariak eraikuntza-sektoreko arrisku psikosozialak prebenitzeko kanpainaren (2022) emaitzak eta ondorioak aurkeztu ditu. Laura Alcazarrek eta David Perezek, prebentzioko teknikariek (IMQ prevención eta Castmetal), Arabako lurraldeko galdaketa-enpresa batean arrakastaz egindako lana azaldu dute, eta Amaia Arriolak (IPSO consultora), Bizkaiko lurraldeko sektore kimikoko enpresa batean egindako lana ardatz hartuta. Enpresa horretan gatazka-egoera zegoen, eta nabarmendu dute enpresa kudeatzailearen inplikazio handia, lortutako arrakastaren gakoa baita.
Eta, azkenik, laugarren mahai bat, Maite Gomezek moderatua, non, jardunaldi hauetan ohikoa den bezala, gizarte-eragileek parte hartuko duten – Amaia López (Confebask), Ibon Zubiela (LAB), Olga Roldán (CCOO) eta Juan Carlos Cárdenas (UGT) –. Mahai-inguru batean, hizpide dugun gaiari buruzko eztabaida sortu da, esperientziak, ikuspuntuak eta hobetu beharreko alderdiak emanez.
Jardunaldiari amaiera emateko, Lourdes Iscar Reina Osalaneko zuzendari nagusiak eman zion amaiera.
2022ko azaroak 17, Euskalduna Jauregia (Bilbao)
Arrisku psikosozialak, kuantitatibotik kualitatibora (pdf.1.72 MB)
Oscar Pérez Zapata. Comillas Unibertsitate Pontifizea (Madril)
Arrisku psikosozialen ebaluazioa, elkarrizketekin (pdf,1.93 MB)
Diego Gracia Camón. Psicopreven
Teknika kualitatiboak esku-hartze psikosozialeko hainbat testuingurutan aplikatzea (pdf,4.30 KB)
Beatriz Murillo García. Prebentzioko Osasun Mankomunitatea (Bartzelona)
Aitana Gari Pérez. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionala
Gida: Nola kudeatu arrisku psikosozialak zure enpresan? (pdf,1.10 MB)
Nerea Ruiz Palomar. OSALANeko LAPeko teknikaria
2022ko Eraikuntza Kanpainaren Emaitzak (pdf, 1.55 MB)
Edurne Elorza García. OSALANeko LAPeko teknikaria
Galdaketaren sektoreko esperientzia praktikoa (pdf, 4.27 MB)
Laura Alcázar Mendiola. IMQ Prebentzio Zerbitzua.
Kimika-sektoreko enpresa baten gatazka-egoeraren azterketa kualitatiboa (pdf, 1.3 MB)
Amaia Arriola Boneta. IPSO Ahulkularia