2024ko langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroa
Osalan-Laneko Osasunerako Euskal Erakundeak, bere sorrera-legean ezarrita dagoen bezala, Euskadiko gizartearen eta haren kolektiboen prebentzio-kultura hobetzea du bere aginduen artean, eta, besteak beste, hainbat arrazoi direla medio, laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza jasotzeko aukera zailena dutenak nabarmentzen dira.
Testuinguru horretan, Osalanek langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroa antolatu du. Osalanek garatutako ikastaro hau Euskal Autonomia Erkidegoko langile autonomoen laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzea helburu duen lan-ildoaren barruan dago. Prestakuntza-bultzada horren helburua da kolektiboak jakin dezan zein lan-baldintza izan behar dituzten seguruenak eta osasungarrienak lanari aurre egiteko, beren kideen segurtasuna eta osasuna hobetu ahal izateko azken helburuarekin.
Ikastaroa Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen eskura dago Osalanen webgunearen bidez. Modulu orokor bat dauka (edozein langile autonomorentzat), prestakuntzako 7 ordukoa, eta berariazko modulu bat, lan-sektorearen arabera (eraikuntza, industria, merkataritza eta garraioa), prestakuntzako 8 ordukoa.
Inskripzioaren amaiera data: 2024ko otsailak 1
Ikastaroaren hasiera: 2024ko otsailak 5
Ikastaroaren amaiera: 2024ko martxoak 31
2024ko BIGARREN EDIZIOA:
Inskripzioaren amaiera-data: 2024ko martxoak 26
Ikastaroaren hasiera: 2024ko apririlak 1
Ikastaroaren amaiera: 2024ko maiatzak 31
2024ko HIRUGARREN EDIZIOA:
Inskripzioaren amaiera-data: 2024ko maiatzak 30
Ikastaroaren hasiera: 2024ko ekainak 3
Ikastaroaren amaiera: 2024ko uztailak 31
2024ko LAUGARREN EDIZIOA:
Inskripzioaren amaiera data: 2024ko urriak 3
Ikastaroaren hasiera: 2024ko urriak 7
Ikastaroaren amaiera: 2024ko azaroak 30
2024ko BOSTGARREN EDIZIOA:
Inskripzioaren amaiera data: 2024ko azaroak 28
Ikastaroaren hasiera: 2024ko abenduak 2
Ikastaroaren amaiera: 2025eko urtarrilak 31
EZAUGARRIAK:
- Moodle plataforma
- Eduki elkarreragileak
- Ikasturte osoan zehar gida/aurkezle gisa erabiltzen diren avatareak
- Laburpenak eta ariketak
- PDF deskargagarriak eduki guztiarekin
- Terminoen glosarioa
- Esteka interesgarriak
- Bideoak
- Araudia
- Ezagutzen ebaluazioa
- Autodeskargatzeko ziurtagiria, ikasturtea amaitu eta azterketa gaindituz gero
- Prestakuntzaren gogobetetzeari buruzko inkesta
IKASTAROAK:
- Modulu orokorra
- Oinarrizko kontzeptuak laneko arriskuen prebentzioan
- 31/1995 Legea Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa
- 171/Errege Dekretua Enpresa Jardueren Koordinazioa
- 39/1997 Errege Dekretua Enpresa Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua
- Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutuak
- Laneko Arriskuen Prebentzioko prebentrio-espezialitateak
- Lidergo prebentiboa. Laneko segurtasunaren eta osasunaren kultura
- Lortutako ezagutzaren ebaluazioa
- Modulu espezifikoak. Sektoreak: eraikuntza, industria, garraioa, merkataritza
- Sektoreko arriskuak eta prebentzio-neurriak
- Sektoreko gaixotasuna-profesionalak
- Larrialdietako eta ebakuazioko jarduketa, orrokorean
- Larrialdietako eta ebakuazioko jarduketa, sektorearenak
- Lehen sorospenak
- Sektoreari aplikatzako araudia
- Sektorearen azterketa
MATRIKULAZIOA:
Prezioa: dohanik