Zer egin behar dut lan istripuko edo lanbide gaixotasuneko kasuetan?

Egoera bien ezberdintasuna, funtsean, gertatu ohi diren denbora-eremua da. Hala, bada, lan-istripuak ustekabean gertatzen dira, baina gaixotasun profesionalak arriskuen esposiziopean denboran zehar egoteagatik harrapatzen dira.

Lan-istripua gertatzen bada, 112 SOS DEIAKera deitu behar da gertaeraren kudeaketa integratua martxan jartzeko eta istripua izan duen langileari kasuan dagokion arreta emateko.

Prebentzio-zerbitzuko osasun-zerbitzuak lehen laguntzen zerbitzua eman beharako du, lantokian osasun-pertsonala badauka. Ez badauka, zerbitzu horiek nola eman behar diren antolatu beharko du: antolaketa, prestakuntza eta abar.

Gaixotasun profesionala gertatzen bada, Arreta Agindua eskatzen da eta esku hartu duen sendagileak betetako “Gaixotasun profesionalaren deklarazio indibiduala” aurkezten da.