2026ko baso-jarduerara zuzendutako kanpaina

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen (Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa) helburuetako bat enpresetan Laneko Arriskuen Prebentzioko jardunak hobetzea da, eta, horretarako, urtero, haren Kontseilu Nagusiak Kudeaketa Plan bat onartzen du, erakundeak urte horretan eta/edo hurrengo urteetan egin nahi dituen ekintzak jasotzen dituena.

Gaur egun, beraz, erakundea 2026ko Kudeaketa Plana garatzen ari da, eta, zehazki, definituta dago planean basogintza-jarduerara bideratutako kanpaina bat , helburua duena jarduera horretako enpresen prebentzio-kudeaketaren jarraipena egitea, bai eta, hala badagokio, langileen lan-istripuen ondoren zehaztutako prebentzio-neurrien ezarpenaren jarraipena egitea ere.