2011-2014ko Segurtasun eta Lan osasunaren Euskadi Autonomia Erkidegoko estrategia
Aginte publikoek, Espainiako Konstituzioak agintzen dietenaren arabera, Laneko Segurtasuna eta Osasuna zaintzeko betebeharra dute, eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen esparruan egin behar dute. Administrazio bakoitzak, gainera, dagokion eskumen-esparru barruan egin behar du.
Laneko Segurtasunak eta Osasunak gizartea kezkatzen dute, bere gestio txarraren ondorioak hautematen baititu: ikusgarri eta hautemangarrienak, pertsonei eragindako kalteak -batzuetan, oso garrantzitsuak-, tragediak familia eta lan-kolektiboetan, enpresen itxiera, eta gutxien nabaritzen direnak, kostu altuak, lehiakortasuna galtzea eta lan-gatazka.
Azken urteotan erruz garatu den arren, Laneko Segurtasun eta Osasunaren arloko lege-esparrua ezda laneko ezbehar-tasa geldiarazteko nahikoa. Arau juridikoak, ezarri eta aplikatzea ahalbidetuko duten tresnen beharra du beti.
Gainera, esparru zaila da araudiaren, zuzenbidearen, kulturaren eta teknikaren ikuspegietatik, horretan elkarren aurkako interesak dituzten askotariko agenteek esku hartu, eta Administrazio eta Erakunde ezberdinek parte hartzen du, eskumenen banaketa korapilatsu batean.
Beraz, beharrezkoa da Laneko Segurtasun eta Osasunaren alorreko Estrategia bat , agente guztientzat zehatzak , ezagunak eta partekatuak izango diren helburuak lortzearen alde egingo duten Laneko Arriskuen Prebentzioko politikak eta jarduketak modu antolatu, koherente etakoord inatuan garatuko dituen estrategia, alegia. Estrategia horrek, gainera, egindakoa ebaluatu eta hiritarrei jarduketen arrakastari eta lortutakoen inguruan kontuak ematea ahalbidetu behar du.
Azkenik, Estrategiak ekarpen gehigarri eta berritzailea egin nahi du. Laneko Arriskuen Prebentzio hobetzea, enpresak eta beren kudeaketa hobetzeko modu bat ere bada, enpresa-ehun lehiakorragoa indartzearen alde egiten duelako. Estrategiak, horrela, Arriskuen Prebentzioa bultzatzearen alde egin nahi du, euskal enpresen bikaintasuna sustatzeko modu gisa.
Premisa horietatik abiatuta diseinatu da, agiri honetan jasotako 2011-2014 epealdirako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Estrategia (pdf, 1,40 Mb)