Emakumeen eta gizonen egoera laneko segurtasunari eta osasunari dagokienez: lan-baldintzak, arriskuen pertzepzioa eta osasunerako kalteak (2024)
Deskribapena
Hemen aurkezten ari garen azterlan honek, bada, Osalanen Berdintasunerako Planean (2022-2024) jasotzen diren ekintzetako bati erantzun nahi dio, erakundearen 2023ko Kudeaketa Planean jasotzen den ekintza bati.
Hala, aurrera egin nahi dugu Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren (2021-2026) garapenean, estrategia horren helburu estrategikoetako bat baita laneko arriskuen prebentzioari buruzko ezagutza sortzea, genero-ikuspegiduna, prebentzioa lehenbailehen egokitu dadin aldaketa sozialetara.
2017an, Osalanek Emakumeen eta gizonen egoera, laneko istripu-tasari eta gaixotasun profesionalei dagokienez txostena argitaratu zuen. Txosten horretan, Osalanek genero-ikuspegiarekin aztertu zituen lan-baldintzak eta lanaren ondoriozko kalteak, emakumeengan eta gizonengan. Ondorioen artean, datuak aldizka guneratzeko premia eta hainbat alderditan (adibidez, arrisku psikosozialen pertzepzioan) sakontzeko premia nabarmendu ziren. 2023ko txosten honek, hain zuzen ere, bi konpromiso horiei erantzun nahi die.