Lan duina eta segurua: erronkak eta estrategiak lan-arriskuen prebentzioaren ikuspegitik
XVI. Udako Ikastaroa
Ekitaldiaren deskribapena
Helburuak
- Helburu orokorra:
- Lan-arriskuen prebentzioaren eta lan duinaren artean dagoen harremana aztertzea, eta lan-ingurune seguruak zein osasungarriak bermatuko dituzten eta LANEren eta Euskadi 2030 Agendaren printzipioekin bat datozen estrategiak identifikatzea.
- Helburu espezifikoak:
- Lan duinaren kontzeptua ulertzea, eta horrek laneko segurtasunarekin eta osasunarekin eta prebentzio-kultura egokiarekin duen lotura ulertzea.
- Lan duinari dagokionez , laneko arriskuen prebentzioari buruzko nazioarteko, Europako eta Espainiako arau-esparrua ezagutzea.
- Lan egiteko modu berrien ondorioz sortzen ari diren erronkak aztertzea.
- Genero-ikuspegia txertatzea prebentzio- kudeaketan, desberdintasunak murrizteko.
- Laneko arriskuen prebentzioak GJHei egiten dien ekarpenari buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatzea (bereziki 8. eta 3. GJHei dagokienez).
- Arriskuak lan duinaren ikuspegitik ebaluatzeko tresna praktikoa aplikatzea.
Laburpena
Lan duina oinarrizko eskubidea da, eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) eta Europako eta Espainiako arauek onartzen dute. Bere oinarrien artean baldintza seguruak eta osasungarriak bermatzea dago, eta horrek lan-arriskuen prebentzioa (LAP) betzeko funtsezko elementu bihurtzen du.
Eraldaketa digitalak, telelanak eta enplegu-modu berrien agerpenak markatutako testuinguruan, lan-arrisku gehiago ari dira sortzen –psikosozialak, ergonomikoak eta antolakuntzakoak–, eta lan-duintasuna mehatxatzen dute. Erronka horiei prebentzioaren ikuspegitik heltzeak, langileen osasuna eta segurtasuna babesteaz gain, produktibitateari, enpresa-jasangarritasunari eta gizarte-ongizateari ere laguntzen die.
Udako ikastaro honek hausnarketarako eta diziplina anitzeko ikaskuntzarako espazioa eskaintzen ditu. Bertan, adituek, enpresek eta gizarte-eragileek LAPa lan duinaren kontzeptuan nola txertatzen den aztertuko dute, Garapen Jasangarriaren Helburu ekin (GJH) lerrokatuz, bereziki 8. helburuarekin (Lan txukuna eta hazkunde ekonomikoa) eta 3. hulburuarekin (Osasuna eta ongizatea).
Euskadik, Euskadi Basque Country 2030 Agendaren bidez, bere gain hartu du Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) bere politika publikoetan, enpresetan eta gizarte zibilean txertatzeko konpromisoa. Ikastaro hau zuzenean lerrokatzen da lehentasunezko bi GJHrekin:
- GJH 8: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa: kalitatezko enplegua sortzea, lan baldintzak hobetzea eta laneko oinarrizko eskubideak babestea sustatzea.
- GJH 3: Osasuna eta ongizatea: laneko segurtasuna eta osasuna barne hartzen ditu, ongizate integralaren zati gisa. Lan-arriskuen prebentzioa lan duinaren ikuspegitik aztertzeak berekin dakar istripuak, gaixotasun profesionalak eta arrisku psikosozialak murriztea, bai eta langileen bizi-kalitatea hobetzea ere.
Lan duinaren eta lan-arriskuen prebentzioaren artean dagoen harremana aztertzea funtzeskoa da lan-ingurune bidezkoagoak, seguruagoak eta gizatiarragoak lortzeko.
Hitzaldiak
Ekainak 25, osteguna
- Lan duinaren kontzeptua eta araudia
Francisco Cana Cuéllar. Lanaren nazioarteko erakundea - Espainiarako bulegoa - Kontseilari teknikoa - Lan duinera bideratutako prebentzio-kultura
Manuel Ángel Peiteado Peiteado. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionala O.A., M.P. – CNNT Madril - Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria - Lan duinaren eta laneko ezbeharren arteko lotura. Lotuta al daude bi kontzeptuak?
Jose Manuel Vicente Pardo. UCAM - Murtziako Unibertsitate Katolikoa - Ebaluazio-, peritu- eta lan-medikuntzako nazioarteko katedraren zuzendaria - Lan-ezbeharren fiskaltzaren ikuspegia
Erik Martínez-Aldama Cristóbal. Gipuzkoako Probintzia Fiskaltza - Fiskala - Lan-ikuskaritza: administrazio-erantzukizunak eskatzea segurtasunari eta osasunari buruzko araudia ez betetzeagatik
Iciar Carrasco González. Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Inskripzioa - Zuzendariordea - Lan duinaren eta laneko ezbeharren arteko lotura. Bi kontzeptuak erlazionatuta al daude?
Jose Manuel Vicente Pardo. UCAM - Murtziako Unibertsitate Katolikoa - Ebaluazio-, peritu- eta lan-medikuntzako nazioarteko katedraren zuzendaria
Ekainak 26, osteguna
- GJHak prebentzio-praktikan
Joaquim Ruiz Bosch. Prevencontrol - Zuzendari nagusia - Lan Duina eta Garapen Iraunkorreko Helburuak: Konpromiso globala
Silvia Oceransky Losana. Oceransky cultura preventiva, S.L.U. - Gerentea - Kudeaketa inklusiboa enpresan. Aniztasunari aipamen berezia
Izaskun Manjon Alvarez. SASOI Bienestar laboral/Lan ongizatea - Zuzendari nagusia - Kudeaketa inklusiboa enpresan. Aniztasunari aipamen berezia
Amaia Jaunarena Marín. Gureak - Prebentzio-zerbitzuko arduraduna
Argazkiak
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- UPV - Universidad del País Vasco
- Ekitaldi-mota:
- Uda ikastaroak
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Gaztelania
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Prezioa:
- 22 € -tik
- Izen-emate epea:
- 2026/05/11 - 2026/06/25
- Jarraibideak:
