Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida: Aplikazio praktikorako fitxak

Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida: Aplikazio praktikorako fitxak
 
Argitalpena
2020
Argitalpen-zenbakia
1
Egilea(k)
Álvarez Cid, Mª Victoria
Arteaga Alonso, César
Mogilnicki Garbizu, Sergio
Uranga Barronea, Fernando
Hizkuntza(k)
Euskara, Gaztelania
Sustatzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Argitaratzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Deskribapena

2018. urtean, Osalanek «Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida» argitaratu zuen. Gida horretan jasotzen dira lan horiek aztertzen emandako urteetan OSALANek bildutako ezagutza, produktu fitosanitarioak erabiltzeak dakartzan arriskuak eta horiek prebenitzeko neurriak. Gida oso dokumentu osatua da, irismen zabalekoa, eta, gure ustez, erabilgarria enpresaburuentzat, langileentzat, prebentzioko profesionalentzat eta beste kolektibo batzuentzat.

Hala ere, enpresetako arduradunengana eta, bereziki, produktu fitosanitarioak erabiltzen dituzten langileengana modu zuzenagoan iritsi ahal izateko, Osalaneko pertsonalak fitxa praktiko eta sintetikoen dokumentu hau egin du, produktu fitosanitarioek eragiten dituzten arriskuekiko esposizio handiagoa jasaten dutenei prebentzio-jarduerak errazteko. Fitxa horiek funtsezko informazioa ateratzen dute, eta «Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida» hartzen dute oinarritzat.