Laneko arriskuen aurrean diren jarreretan eta portaeretan eta horien ondoriozko kalteetan eragiten duten genero-faktore nagusiak (2021)
Deskribapena
Osalanek hamar urte baino gehiago daramatza laneko arriskuen prebentzioan berdintasuna txertatuko duten ezagutzak sortzeko lanean. 2018. urtetik aurrera, erakundeak beste urrats bat eman zuen 2018-2021 aldirako emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana garatzean. Plan hori gure urteko kudeaketa- planetan sartu da, eta azken urteotan gai horri buruzko politikak bideratu ditu.
Genero-ikuspegia duten laneko segurtasunari eta osasunari buruzko informaziorik eta erreferentziarik ez dagoenez, Osalanek abiarazitako lan-ildo nagusietako bat arlo horretan ikertzea eta ezagutza sortzea izan da. «Laneko arriskuen aurrean diren jarreretan eta portaeretan eta horien ondoriozko kalteetan eragiten duten genero-faktore nagusiei buruzko azterlana» buruzko azterketa lan-ildo horren barruan kokatzen da.
Azterlan honen helburua da laneko segurtasunean eta osasunean eragina duten genero-elementuetan sakontzea, metodologia kualitatibo baten bidez. Azken emaitza laneko segurtasuna eta osasuna osatzen duten elementuak hiru esparrutan (gizartea, enpresak eta pertsonak) biltzen dituen mapa bat da, eta, elementu horien barruan, emakumeen eta gizonen laneko osasunaren babesean desberdintasunak sor ditzaketen faktoreak identifikatzen dira.