Gida-liburua: Arrisku psikosozialen eta antolamendukoen hastapenak (2013)

Deskribapena

liburu azalaLana, Maite Gomez Etxebarriak, Arabako Osalango Lurralde Gunekoa, eta Juan Carlos Alastruey-k, Gipuzkoako Osalango Lurralde Gunekoa, eta biak Lan Arriskuen Prebentzio Teknikariak, egin dute. Aipatu lana, Bilboko Euskalduna Jauregian 2013ko azaroaren 21 eta 22a burutu ziren Osalango Lan Psikosoziologiako IV Jardunaldietan aurkeztu egin zuten.
Eskuartean duzun gida hau egunez egun prebentzioaren kultura ezartzen diharduten profesionalei zuzenduta dago. Horren helburuetako bat arrisku psikosozialen alorreko testuen aldetik dagoen hutsunea estaltzea da. Esan gabe doa, arrisku psikosozialen prebentzioan esku hartzen duten teknikarien prestakuntza hobetzea onuragarria dela beti haien babesa eta arrisku psikosozialen bat jasan dezaketen langileena hobetzeko.
OSALANek prestakuntza eta informazioaren alorrean bere esku dagoen guztia egingo du, prebentzioaren alorrean abian jartzen dituen ekimenetan ahalik eta profesionaltasunik eta eraginkortasunik handiena bermatzeko.