Adinaren kudeaketa eta laneko arriskuen prebentzioa
Bokos Zárraga, Alberto
Calvo Sotomayor,Iñigo
Crespo Millán, Mari Mar
Echebarría Yarza, Yolanda
Enales Hernández, Esther
Fernández Arias, Juan Carlos
Ferreras Remesal,Alberto
Gurbindo Mediavilla, Elena
Ibarra Talledo, Aitor
Martín Díez,María Jesús
Mazas González, Narciso
Otero Aparicio, María Jesús
Rosal López, Gustavo Adolfo
Sanchís Almenara, Mercedes
Sellares Cusido,Raquel
Tena Minguillán, Juan Carlos
Velázquez Fernández, Manuel
Deskribapena
Liburuak, laneko osasun-egoeraren diagnostikoa egiteaz gain, prebentzioaren kudeaketan laguntzea du helburu, adin-aldaketek eragin handiagoa duten eremuetan. Kapituluetan ergonomia, psikosoziologia eta osasunaren zaintza jorratu dira. Gainera, arriskuak adinaren arabera ebaluatzeko bi tresna praktiko eskaintzen dira. Arriskuen prebentzioaren kudeaketa horretan, etengabe berrikusi behar dira lanpostuen ezaugarriak, eskakizunak, aldaketak edo eguneratzeak, haien ondoriozko arriskuak, eta lanpostuotako zereginak betetzen dituzten langileen berezitasunak eta gaitasun funtzionalak.
Gaur egun, adinaren kudeaketari buruzko ikuspegiek eta planteamenduek adin kontzeptua baino askoz gehiago hartzen dute. Etorkizunerako itxaropenetatik datozen erronkak «populazio-aniztasuna kudeatzera» bideratu beharko dira. Kudeaketa horretan, adinaren osagaiaz gain, berariazko baldintzatzaileak eta funtsezko ezaugarriak ere sartzen dira, hala nola sexua, erlijioa, arraza, kultura-ingurunea eta abar.