Adikzioei buruzko kanpaina eraikuntzaren sektorerako (2023)

Argitalpena
2023
Argitalpen-zenbakia
1
Egilea(k)
Robertson Sangrador, Maite (OSALAN) Martín Díez, María Jesús (OSALAN) Zubía Ortiz de Guinea, Ana Rosa (OSALAN) Gómez Echevarria, M.ª Teresa (OSALAN)
Hizkuntza(k)
Euskara, Gaztelania
Sustatzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Argitaratzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Deskribapena

liburu azalaOSALANek eraikuntza-sektoreko adikzioei buruzko inkesta bat egin du, jakinda sektore horrek duela tabakoa eta alkohola kontsumitzeko arrisku-indize handiena, kokainaren kontsumoan bigarrena eta kalamuaren hirugarren indizea. Inkestaren helburua zen jakitea nola ezarri diren adikzioak prebenitzeko planak eraikuntzaren sektorean Euskal Autonomia Erkidegoan, kontsumoak murrizteko eta horiek lanean dituzten ondorio negatiboak saihesteko. Ezinbesteko urratsa da, batetik, eremu horretan egon daitezkeen gabeziak detektatu ahal izateko, eta, bestetik, enplegatzaileei lagunduko dieten lerro zuzentzaileak proposatu ahal izateko, Lanaren Nazioarteko Erakundeak dioen bezala, «lantokian segurtasun- eta osasun-baldintza onak bermatzek eta neurri egokiak hartzeko, lantokian alkoholaren eta drogen arloko politika globala barne, istripuak prebenitzeko eta langileen osasuna babesteko».