"Lan-osasunari buruzko informazio-sistema: datuen gutxieneko multzoa" tailerraren laburpena, hitzaldia, argazkiak, eta bideoak

Prebentzio Zerbitzuko osasun-langileentzako tailerra: "Lan-osasunari buruzko informazio-sistema: datuen gutxieneko multzoa".

Pasa den otsailaren 6an, 7an eta 8an izan ziren tailerrak Barakaldon, Gasteizen eta Donostian, hurrenez hurren, eta Prebentzio Zerbitzuetako osasun-arloko 89 profesional bildu zituzten, guztira.

Osalanek martxan jarri duen informazio-sistema berria aurkeztu eta azaltzeko helburua zuten tailerrek.

Tailerraren helburua izan da Osalanek abian jarri duen informazio-sistema aurkeztea eta azaltzea urrian emandako ikastaroetara joaterik izan ez zuten osasun-langileei.

Informazio-sistema honek langileek pairatu behar dituzten arrisku-agente nagusiekiko esposizioari buruzko datuak bilduko ditu, langile horien osasun-kalteen berri emateko. Hain zuzen, 2017ko urtarriletik aurrera, gaur egun erabiltzen duten komunikazio-bidea ordezkatuko du, gaixotasun profesionalaren susmoa izanez gero horren berri emateko.

2017an hasiko da, hortaz, esposizioen adierazpenak jasotzen eta urte osoa egongo da apurka-apurka zalantzak argitu eta guztiz ezartzeko.

Asko eskertzen dugu jendeak tailerretan parte hartu izana.