Programa honen helburua, 2015-2020 aldirako Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategian jasota dator; enpresa txikiek prebentzioa egiteko duten gaitasuna areagotzea, hauei aholkua eta babesa emanez, arriskuen ebaluaketa egin dezaten eta euren betebeharrak ezagutuz Prebentzio Plana egin dezaten eta finean, bakoitzak bere jardueraren arrisku zehatzak ezagutuz, hauei aurre hartzeko moduan izan daitezen.
Kontuan hartzeko modukoa da, Europar Batasuneko eskulana enpresa ertain, txiki eta oso txikietan kokatzen dela eta estimazioek diotenez hauetatik %30ak ez duela aldian behineko arriskuen ebaluaketarik egiten.
Gamboak, Alberto Alonsok OSALANeko zuzendariak, “prebentzioa pertsonengana hurbiltzen duten” hau bezalako ekimenei ematen dien babesa luzatu die parte hartzaileei, datozen urteetako helburu duen gaia delarik.
Azkenik, prebentzioa euren ekimenetan txertatzera, integratzera animatu ditu, programan zehar egindako Prebentzio Plana bizirik mantentzeko eta “prebentzio kultura” enpresa osatzen duten pertsona guztiengana eramateko.
