Osalanek 2025ean egindako berdintasun-ekintzen berri eman du

Argitalpen-data: 

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Legea betetzeko asmoz

Osalanek 2025ean egindako berdintasun-ekintzen berri eman du

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak txostena aurkeztu behar du Eusko Legebiltzarrean, berdintasun-legeria eta Berdintasunerako 2025-2030eko Euskal Estrategia betetzeko orduan botere publikoen urteko jarduna zein izan den azaltzeko. Horretarako, informazioa eskatzen die haien garapenean inplikatuta dauden erakunde guztiei. Osalan erakunde horietako bat da, eta, urtero, ebaluazioari dagokion urtean berdintasunaren arloan egin dituen jarduera nagusien berri ematen dio Emakunderi. Osalanek une horretan bertan partekatzen du egindako lana.

Honako hauek dira 2025. urtean garatutako jarduera nagusiak:

  • Osalaneko 2025-2028ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana egitea, onartzea eta argitaratzea. Plan horrek Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2023-2027ko Euskal Estrategian ezarritako berdintasun-jarduerak jasotzen eta zabaltzen ditu.
  • Osalaneko langileei barne-prestakuntza ematea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bidez, generoak Laneko Arriskuen Prebentzioan duen eraginari buruzko trebakuntza handiagoa izan dezaten. Gainera, langile guztiei banatutako 2026ko mahai-egutegia berdintasuna prebentzio-jardueran txertatzeko prozesuari buruzkoa da, eta jarraibide bat eskaintzen du hilabete bakoitzerako.
  • Neurriak hartzea, Osalanen jardueretan generoaren inguruko sentsibilitatea gero eta handiagoa izan dadin: kontratuetan, dirulaguntzetan eta hitzarmenetan berdintasun-klausulak sartzea; azterketa estatistikoetan sexuaren aldagaia txertatzea; eta osasuna sustatzeko materialetan genero-ikuspegia kontuan hartzea, besteak beste.
  • Berdintasunari eta genero-ikuspegidun LSOri buruzko 9 berri eta Laneko Arriskuen Ebaluazioari buruzko aholku bat argitaratzea, genero-ikuspegitik.
  • Emakunderekin lankidetzan aritzea, Laneko Arriskuen Prebentzioan genero-ikuspegiaren ezarpenean aurrera egiteko; Lan Ikuskaritzarekin batera egindako "Laneko Arriskuen Prebentzioaren ikuspegitik emakumeen aurkako indarkeria matxistara hurbiltzea" hiruko jardunaldian, besteak beste.
  • Generoari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko 5 hitzaldi ematea, Osalanek zein beste erakunde batzuek antolatutako ekitaldietan. Horietako batzuk Osalanen webgunean daude eskuragarri, Generoa eta LAP - Prestakuntza
  • Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentziozko kudeaketari buruzko tailerra ematea prebentzio-zerbitzuetako teknikariei. Izan ere, Osalaneko genero-taldeak eman zuen, eta 239 lagun bertaratu ziren (168 emakume eta 71 gizon).

Jarduera horietako batzuen emaitza eskuragarri dago Osalanen webguneko Generoa eta Laneko Arriskuen Prebentzioa atalean:

Une honetan, 2026rako antolatutako ekintzak garatzen ari dira, eta 2027rako plangintza jarri da abian.