Berdintasun-planetan prebentziozko kudeaketa-neurriak genero-ikuspegitik garatzeko dirulaguntzak

Enpresei zuzendutako Emakundeko dirulaguntzak emateko epea zabalik

Emakundek enpresei dirulaguntzak emateko deialdia egin du, berdintasun-planetan jasotako neurriak ezartzeko, betiere deialdian planteatutako baldintzak betetzen badituzte eta bertan lehenetsitako helburu estrategikoetara bideratuta badaude. Helburu horien artean dago honako hau:

Osasunaren prebentzio-kudeaketan genero-ikuspegia txertatzen dela bermatzea eta, zehazki, sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta desagerrarazteko, bai eta laneko indarkeria mota guztietan eta arrisku psikosozialen analisian eragiten duten genero-baldintzatzaileak ere.

Deialdiak beste laguntza-lerro bat du berdintasunerako diagnostikoak eta planak egiteko.

Deialdiari buruzko informazio gehiago aurki dezakezu esteka honetan:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/enp-2025/web01-tramite/eu/

Deialdi honetan laneko segurtasun- eta osasun-gaiak indartzea Emakundek 2021-2026ko Segurtasun eta Lan osasunaren Euskadi Autonomia Erkidegoko Estrategia garatzeko bere gain hartutako konpromisoetako bat da, Osalanen eta Emakunderen arteko lankidetza-esparruan, laneko segurtasun- eta osasun-politiketan genero-ikuspegia txertatzeko bidean aurrera egiteko.

Prebentzioaren kudeaketan genero-ikuspegia txertatzeko moduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Osalanen Generoa eta LAP atala kontsulta dezakezu, eta, bereziki, Genero-ikuspegia laneko arriskuen prebentzioan integratzeko jarraibideak eta zure enpresak Laneko Arriskuen Prebentzioan genero-ikuspegia txertatzeko eman ditzakeen 12 urratsei buruzko bideoak.


Eskabideak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 9an amaituko da.