Lan Medikuntza, giza harremanaren garrantzia

Jardunaldia

Lan Medikuntza, giza harremanaren garrantzia

Aurkezpena

Jardunaldi honekin hasiko dugu Prebentzio Zerbitzuetako osasun-langileentzako prestakuntza, oraingoan langileekiko harremanari begira. Harreman hori nola ezartzen den, nolakoa izan behar duen, nola hobetu daitekeen, nola kudeatu daitekeen.

Hainbat esparrutako profesionalek giza harremanen balioari buruzko alderdiak ezagutzen lagunduko digute, hainbat ikuspuntutatik (etika, deontologia medikoa, legala, enpresa, zerbitzu medikoa).

Laburpena

Joan den otsailaren 20an, Bidebarrietako Bilbiotekan, XII. Prestakuntza Tailerra egin zen: "Laneko medikuntza, giza harremanaren garrantzia", Prebentzio Zerbitzuetako osasun-langileentzat. Gutxi gorabehera 35 profesionalek parte hartu zuten prebentzioaren, laneko medikuntzaren eta pertsonen kudeaketaren esparruetan, besteak beste.

Tailer honetan, deontologia Medikoaren Kodea ezagutzeak duen garrantzia ikusi ahal izan dugu; izan ere, kode horretan jasotzen dira medikuen jokabide profesionala inspiratu eta gidatu behar duten printzipioak eta arauak.

Garrantzitsua da komunikatzen jakitea, ulertaraztea, eta sinpatia eta enpatia ez direla gauza bera.

Gatazka etikoa izanez gero, indarrean dagoen legeriari erreparatu behar zaio, baina langileen ongizatea begi bistatik galdu gabe.

Kontuan izan behar dugu giza harreman horrek ere Lan Arriskuen Prebentzioaren barruan egon behar duela.

Eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldi honetan parte hartu zuten pertsona guztiei. Baita enpresa antolatzen lagundu duten langile guztiei ere.

Hitzaldiak

2020ko otsailaren 20an

Bideoa

Argazkiak

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea / Lan Medikuntzaren Euskal Elkartea / Bilboko Mediku Zientzien Akademia
Ekitaldi-mota:
Jardunaldia
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
4
Ordutegia:
09:15tatik 12:45etara
Bidebarrieta Liburutegia
Bidebarrieta4
48005  ·  BilbaoBizkaia (España)
Prezioa:
Dohan
Izen-emate epea:
2020/02/05 - 2020/02/19
Jarraibideak: