Laneko inguruneetan beroaren aurreko prebentzioa indartzea gomendatzen du Osalanek, enpresei, Prebentzio Zerbitzuen bitartez, jarduketa horiek har eta indar ditzaten eskatuz. Horrela, baldintza horietan egindako lanak ebaluatzeko eta beharrezko prebentzio-neurriak planifikatzeko jarraibideak bidali zaizkie prebentzio-zerbitzuei.
Horretarako, lanpostuari berari lotutako faktoreak hartuko dira kontuan, baita langileak beroarekiko duen urrakortasuna ere. Nolanahi ere, beharrezkoa izango da:
- lanaren antolaketa aldatzea: ordutegia, karga, lan-erritmoa, txandakatzeak, bakarkako lana saihestea...
- eguzki-oihalak edo itzala sortzeko beste baliabide eraginkor batzuk jartzea, eguzkipean postu iraunkorrik balego
- langileei ur fresko ugari ematea, baita atseden hartzeko leku freskoak, estaliak edo itzalpekoak ere, atseden hartu ahal izateko.
- lantokien barruan gehiegizko tenperatura murriztea, aireztapen naturala edo haizagailudun aireztapena erraztuz.
- beroarekiko bereziki sentikorrak diren pertsonen esposizioa kontrolatzea eta mugatzea
Informazio gehiago:
- Osalanen hileko aholkua: beroaren efektuak prebenitzea
- Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak egoera honetan hartu beharreko neurriak zabaldu ditu.
