Laneko Medikuntza eta Erizaintzako UPV/EHU - OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Katedrak 2024ko Erronkak saria eman du

Gaur goizean, Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Gradu Aretoan (Arabako Unibertsitate Ospitalean, Txagorritxun), Laneko Medikuntza eta Erizaintzako UPV/EHU - OSALAN María Isabel Bilbao Bengoechea Katedraren 2024ko Erronkak saria banatu da.

María Encarnación Betolazak, Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendariak, ongietorria eman dio ekitaldiari, eta, ondoren, Lourdes Íscar OSALANeko zuzendari nagusiak hitz batzuk eskaini dizkie bertaratutakoei.

Katedrak hirugarren urtea beteko du aurten sortu zenetik, eta hainbat mintegi antolatu ditu bere lana aurkezteko eta Laneko Medikuntza eta Erizaintza espezialitateak ezagutarazteko. Mintegi horiek euskaraz eta gaztelaniaz eman dira, eta 520 parte-hartzaile izan dituzte. Bere jardueren artean, 2024an Erronken lehiaketa bat sortu zen, parte-hartzaileek Lan Osasunaren arloan dituzten ezagutzak ebaluatzeko. Katedratik lanean jarraituko dugu Laneko Medikuntza eta Erizaintza espezialitateak sustatzeko, langileen segurtasuna eta osasuna bermatzen jarraitzeko helburuarekin.

Irabazlea, 450 parte-hartzaileen artean, Naiara García Ríos izan da, Osakidetzako Arabako ESIko prebentzio-zerbitzuko laneko erizaina. Saria Ixone Fernández de Labastida UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordearen eskutik jaso du, eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Espainiako Elkarteak antolatutako Lan Osasunari eta Arriskuen Prebentzioari buruzko Nazioarteko XII. Kongresuan izena ematean datza.

Eunate bikotearen musika emanaldiaren ondoren, Amaia Castaños Katedraren zuzendariak amaiera eman dio sari banaketari.