Baso-ezbeharren aurkako talka-plana

Argitalpen-data: 

Osalanek, Lan Ikuskaritzarekin batera eta Foru Aldundien lankidetzarekin, baso-jardueraren ezbehar-tasaren aurkako plan bat jarri du abian.

Baso-ezbeharren aurkako talka-plana

Plan honen bidez, sektoreko enpresak eta langileak kontzientziatu nahi dira jardunbide egokiek plangintzan eta mozketa-lanen aurreko lanetan, motozerraren erabileran, zuhaitz garbatuekin egiten diren jardueretan eta basogintzako gainerako lanetan duten garrantziaz.

Kanpaina honetan hainbat ekintza egingo dira:

  • Europako Lan Agintaritzaren bisita, Estatuko Lan Ikuskaritzarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Osalanekin batera, EAEko 3 baso lantegi bisitatuko dituzte.
  • Osalaneko prebentzio-teknikarien bisitak.
  • Lan Prozesu Seguruen Gida argitaratzea errematatzaileen zereginetan.
  • Laneko arriskuen prebentzioari buruzko hitzaldiak, basogintza-sektoreko Lanbide Heziketako ikastaroetako ikasleentzat.
  • Informazioa eta jardunbide egokiak zabaltzea kartelen, eskuorrien (sektoreko enpresei eta Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen bitartez) eta bideoen bidez.
  • Basoko laneko segurtasunari buruzko Osalanen hileko aholkua.
  • Ekintza horiek eta material didaktikoak biltzen dituen webgunea.