Hona hemen abendutik aurrera Osalaneko hiru zuzendariordetzak beteko dituzten pertsonen izenak:
- Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetza
Oscar Medina Santamaría- Plangintza Zuzendariordetza
Iñaki Olaizola Nogales- Zuzendariordetza Teknikoa
Francisco Javier Inda Ortiz de Zarate
Lourdes Iscar Reina Osalaneko zuzendari nagusia Zuzendaritza Batzorde berri honekin batera doa, erakunde autonomoak legegintzaldi honetarako proposatu dituen erronka nagusiei aurre egiteko. Oscar Medina Santamaría, enpresa eta ekonomia zientzietan lizentziatua eta 1990etik karrerako funtzionarioa, iraganean zuzendariordetza beraren titularra izateaz gain, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Administrazio eta Zerbitzuen arduradun gisa aritu da lanean. Iñaki Olaizola Nogales, medikuntzan lizentziatua – laneko medikuntzan espezializatua – eta karrerako funtzionarioa 2000tik, aurretik Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Lan Osasuneko arduraduna izan zen eta azken aldian Osalaneko Lan Osasuneko arduraduna. Francisco Javier Inda Ortiz de Zarate, medikuntzan lizentziatua eta karrerako funtzionarioa 1990etik, Zuzendariordetza Teknikoaren titularra ere izan zen aurreko legegintzaldian, eta, berriki, Bizkaiko Lurralde Zentroko arduraduna.
