Lehen Hezkuntza
Lehen hezkuntzarako materiala
Eguneroko egoerak - Prebentzioa
“Eguneroko egoerak” (etxean, kalean, mendian, ikastetxean eta hondartzan) jorratuko ditugu oraingoan. Aztertu ondoko marrazkian islatzen den arrisku-egoera. Jarraian, hiru neurri zuzentzaile posible aurkezten dira eta zera egin behar duzu: zuzenak edo okerrak diren esan. Ea zein trebea zaren!! Zorte on!!
Etxeko arriskuak
Etxea da, dudarik gabe, familiarteko bizitza egiten den gune nagusia. Gutariko gehienok, bertan igarotzen ditugu, geure bizitzako hainbat eta hainbat ordu. Hain gune “ezaguna“ izanik, “seguru“ sentitzen gara oro har bertan, baina izaten dira tartean, mota ezberdinetako istripuak. Ez dira izaten gutxi, izandako ezusteko edota sustoak. Besteak beste, aparatu ugari izaten da bertan, hor daude baita ere gas zein elektrizitatearekin hornitutako zenbait instalazio, sukaldeko tresnak ere ez dira gutxi izaten, garbiketako produktuak direla, botikak eta abar.
Marrazkiak pintatzen
Marrazki txikia oinarritzat hartuz, pantailan agertzen den marrazki handia koloreztatzea eskatzen zaizu. Ea zelan moldatzen zaren! Jarraian, marrazkiaren bitartez irudikatzen den arrisku-egoera aztertu eta neurri zuzentzaileak proposatzea ere eskatzen zaizu.