Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-agintaritzak ezartzen dituen laneko segurtasun- eta osasunpolitikak kudeatzea, laneko inguruneari datxezkion arriskuen zergatien sorburua saihestu edo arintzeko helburuz.

Zehazki gehiago arduratzen gara:

  • Segurtasuna eta osasuna txertatzea ondo egindako lanaren eta enpresaren bikaintasunaren kulturan txertatzea, euskal gizartearen ikusmoldeari jarraiki, laneko arriskuen prebentzioaren inguruko informazioaren, prestakuntzaren eta jakintzaren bidez.
  • Prebentzioan parte hartzen duten enpresaburu, langile eta gainerako eragileei erraztasunak ematea laneko arriskuen jarduerak egin ditzaten EAEko enpresetan eta herri-administrazioetan. Horretarako, laguntza eta aholkularitza teknikoa emango zaie.
  • Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia bete dadin bultzatzea. Horretarako, laguntza emango zaie prebentzioan aritzen diren enpresa eta antolakundeei zailtasunak konpontzen eta, aldi berean, arau-hauste larriak eta/edo behin eta berriro egiten direnak begiratu eta zehatu egingo dira.
  • Administrazio eta herri-erakundeekin koordinatu eta elkarlanean aritzea langileen segurtasuna eta osasuna hobetzea helburu duten proiektu eta jarduketa baliagarrietan.
  • Laneko arriskuen prebentzioan parte hartzen duten eragileekin lankidetzan jardutea, eragile guztien eta gizarte osoaren parte-hartzea sustatuta laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Ikuspegia

Osalan erreferentziazko erakundea da Europar Batasunean, laneko segurtasun- eta osasun-arloko politika publikoak sustatzen duen organismoa den aldetik, batez ere, ondokoei dagozkien arloetan:

  • Jakintza sortzea
  • Laneko osasuna eta prebentzioaren kultura sustatzea
  • Aholkularitza eta laguntza teknikoa ematea
  • Herri-erakunde eta laneko segurtasuna eta osasuna sustatzen duten eragileekiko lankidetza bultzatzea

Balioak

2015-2020 aldirako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiak iturburutzat dituen balioek ezin dute alboratu Lan Arriskuen Prebentziorako 31/1995 Legearen unibertsaltasun-bokazioa, ezta arau horrek artikulatzeko oinarri dituen printzipioak ere, hots, efikaziarena, koordinazioarena eta partaidetzarena.

Hauek dira gure balioak:

  • Unibertsaltasuna: kolektibo guztietara —enpresaburuak, langileak, prebentzioaren profesionalak, gizarte-aktoreak– eta gizarte osora heltzea.
  • Pragmatismoa eta aplikagarritasuna: prebentzioa kudeatzeko zailtasun gehien dituzten enpresa eta sektoreei bereziki kasu egitea (ETEak eta lehen sektorea).
  • Pertsonetan kontzentratua: pertsonetan fokalizatutako laneko arriskuen prebentzioa, laneko osasuna sustatuz.
  • Berdintasuna eta integrazioa: laneko arriskuen prebentzioan premia handienak dituzten kolektiboei bereziki kasu egitea.
  • Errealismoa: baliabide erabilgarriez jabetzea eta lortzeko moduko helmugak ezartzea.
  • Irekitasuna eta lankidetza: herritarren partaidetza eta beste agente eta erakunde batzuen lankidetza sustatzea laneko segurtasun eta osasunaren hobekuntzan.
  • Gardentasuna eta erantzukizuna: baliabide publikoen erabileran Efikazia eta efizientzia helburuen betearazpenean, herritarrei kontuak emanez eta hobetzeko autokritika eginez.
Azken aldaketako data: 2017/07/21